Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

2.725 langabe gehiago ditu Euskadik otsaila amaituta

2013-03-04

 

2.725 langabe gehiago daude Euskadin otsailean aurreko hilean baino; alegia, urtarrilean baino % 1,55 gehiago. Autonomia-erkidegoan 178.006 lagun zebiltzan enplegu bila aurreko hilabetea bukatuta, Lanbideko erregistroen arabera. Lurraldeka, honela banatzen ziren:

 

ARABA: 2013ko urtarrilean baino 521 langabe gehiago daude, % 1,87 gehiago, hain zuzen. Guztira, 28.318 lagun.

BIZKAIA: 2013ko urtarrilean baino 1.455 langabe gehiago daude, % 1,49 gehiago, hain zuzen. Guztira, 99.216 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko urtarrilean baino 749 langabe gehiago daude, % 1,51 gehiago, hain zuzen. Guztira, 50.472 lagun.

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 486 langabe gehiago izan ziren urtarrilean baino (% 3,52). Are okerragoa izan zen 25-44 urte bitartekoentzako bilakaera: 1.443 langabe gehiago daude (% 1,58). 45 urtetik gorako langabeen artean, berriz, 796 langabe gehiago izan dira (%0,91).

Sektoreka, industrian, 11 pertsona gutxiago gelditu ziren lanik gabe, hau da, % 0,04ko jeitsiera izan da; eraikuntzan, aldiz, 288 pertsona gehiago izan dira, beraz, % 1,39ko igoera izan da; eta zerbitzuen sektorean izan da bilakaerarik txarrena: 2.125 pertsona gehiago izan dira (% 1,92). Lehen sektoreari dagokionez, azkenik, 26 langabe gehiago izan dira (% 0,91).

Lehendik lanik ez zutenen artean ere handitu da langabezia, 297 pertsona, hain zuzen (% 2,09).

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,15), Enkarterria (% 19,74), Bilbo (% 18,94), Ibaizabal (% 18,49) eta Aiara (% 17,77). Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 8,45), Arabako mendialdea (% 12,17), Goierri (% 12,24) eta Uribealdea (% 12,29).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa otsailean

Otsailean, 872.614 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 1.677 gutxiago.

Urtarrilean, kontratazio-kopurua 43.312koa izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.708, % 8,56 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 97.093era iritsi da, iazko hil berean baino % 3,5 gutxiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 8.359 izan da, iaz baino % 35,39 txikiagoa.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan