Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lehendakari Agirre Centerrek Basque Countryren presentzia bultzatuko du munduan

2013.eko martxoak 04

Iñigo Urkullu lehendakariak Lehendakari Agirre Centerren garrantzia nabarmendu du Euskadiren nazioartekotzea bultzatzeko, «Euskadik munduan presentzia handiagoa izan dezan». «Gure etorkizuna irekitzea, nazioarteko bihurtzea, agertoki global berri honetan gure presentzia edukitzea da», adierazi du Urkulluk. Lehendakariak nabarmendu du Euskadik «berezko nortasuna» eta «munduan hazteko anbizioa» duela. Halaber, gogorarazi du Euskadi «erreferente» dela eraldaketa sozioekonomikoaren eta «gizarte-berrikuntzaren» esparruan. «Zentro horrek gure garapen-eredua ezagutarazten eta kontrastatzen lagundu behar digu», gaineratu du.

Gaur goizean Lehendakari Agirre Center and Political Studies aurkeztu dute Bizkaia Aretoan (Bilbo). Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du, baita Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Lehendakari Agirre Centerreko zuzendari Juan José Ibarretxek, Mario Fernández Kutxabankeko presidenteak, eta Peter Colemanek eta Andrea Bartolik ere, Columbia University eta George Mason University unibertsitateetako ordezkariek, hurrenez hurren. Hain zuzen, Columbia, George Manson eta EHUko unibertsitateek bultzatu dute Lehendakari Agirre Centerra.

Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du «gure historia hurbileko urterik gogorrenean» gaudela, baina, aldi berean, ziurtatu du ez direla aitzakiak topatu behar besteek iraganean egin zezaketenari buruz: «Izan ere, ez daukagu horretarako astirik». Urkulluk berretsi du Euskadik «zuzentasuna eta ardura» behar dituela, «errealismoa eta ez su artifizialak».

Agirre Lehendakari Center

Lehendakari Agirre proiektua 2011n sortu zen; orduan, Columbia eta George Manson unibertsitate amerikarrek giza garapen jasangarriko euskal ereduari buruzko ikerketa-programa finkoa abiarazi zuten agenda ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen bidez. Lehendakari Agirre izena eman zioten programa horri, lehen lehendakaria Columbiako unibertsitateko irakaslea izan baitzen Amerikako Estatu Batuetako erbestaldian. Gainera, Agirreren gobernuak sortu zuen Euzko Irakastola Nagusia, egungo EHUren ernamuina, gerraren ondorioz 1937an itxi behar izan zutena.

Lehendakari Agirre Centerrek sareko elkarlanerako nazioarteko esparru bat sustatuko du; hala, garapen sozialaren, ekonomikoaren eta politikoaren aldeko ekimenak bilatzeko ikerketa bultzatuko da, baita bakean eta gatazkan dituzten ondorioei buruzkoa ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelavilla
    2013.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari Agirre Centerrek Basque Countryren presentzia bultzatuko du munduan. #Ibarretxe http://t.co/f8Wi4BBlO0

  • @lamiquiz
    2013.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Columbia, Gorge Manson y @upvehu impulsan Agirre Lehendakari Center | http://t.co/aC2oRdMF0L

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)