Berriak
Eu

Martxoak 8ko Emakumeen nazioarteko egunaren kanpainaren aurkezpena

2013.eko martxoak 04

 

Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak, Izaskun Landaidak eta Ana Alberdik, hurrenez hurren, Emakundek datorren martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Kanpainaren helburua berdintasunak duen balio soziala azpimarratzea da; berdintasun ezak ondorio latzak dakartzala maila pertsonalean, baina baita ere alor sozialean eta ekonomikoan, besteak beste. Berdintasuna, beraz, positiboa dela ez bakarrik banakoen garapenerako, baizik eta gizarte osoaren aurrerapenerako baita ere. Kanpainaren leloa honako hau da:    

 

= + Berdin gehiago da

Berdintasuna: gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea

Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, berdintasunaren bidetik, emakumeek nahiz gizonek beren gaitasuna erabat garatzeko modua izan dezakete,  erabakiak genero-rolen eta estereotipoen inongo eraginik gabe hartzeko; berdintasunak aukera ematen digu den-denoi buruaski izateko bai gurekiko bai gizartearekiko; berdintasunak norbera eta albokoa zaintzeko lana denen artean banatzen laguntzen du; berdintasunak lankidetzan oinarritutako harremanak sortzen ditu, inor goian edo behean ez dagoen harreman afektiboak ekartzen dituelako, aniztasuna errespetatuz, eta demokrazia sendotzen; hitz batean, berdintasunak gizarte justuagoa, lotuagoa eta ekonomikoki zein sozialki garatua eraikitzen laguntzen du. 

Landaidaren esanetan, "berdintasuna harago doa, munduaren epizentroa aldatzea proposatzen du, jendea eta jendearen bizimodua erdian jarriz. Kanpaina honetan, adierazi nahi dugu berdintasunak berarekin dakarrela errespetu gehiago, jakintza gehiago, ongizate gehiago, eta demokrazia gehiago."

Kanpainaren mezua indartzeko, Emakundek Eusko Legebiltzarrean Martxoaren 8ko deklarazio bat entregatu du, zeinean berdintasunarekin zenbait konpromiso azaltzen diren, eta espero du datorren martxoaren 8an Legebiltzarrak aho batez onartzea. Deklarazio honen eredua beste erakunde eta entitate guztien eskura dago bere egin dezaten, eta pdf formatuan jaitsi daiteke Emakunderen web gunetik (www.emakunde.euskadi.net) kanpainaren beste elementuekin batera.

Deklarazioak, besteak beste, jasotzen du martxoaren 8a aukera ezin hobea dela euren eskubideak defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko. Eta baita ere feminismoa zer den aitortzeko; argi geratu dadin gizarte osoarentzat beharrezkoak diren balioetan oinarritzen den kultura eta filosofia dela. 

Orain arteko lorpenak ospatzeko beharra ere aipatzen da deklarazioan, eta 2005ean onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aipatzen da mugarri bezala. Hala eta guztiz ere, aurrera pausu guztiak ahaztu gabe, Emakundek gogoratzen du berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea erronka dela oraindik eta berdintasuna lortzeko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du:  "Emakumeek eta gizonek, gizarte zibilak, alderdi politikoek eta botere publikoek, denek elkarrekin lan egitea ezinbestekoa da berdintasuna lortzeko."

Kanpaina martxoaren 5etetik 12ra arte bitartean egongo da indarrean. Autobus, tren eta Metroko geltokietan egongo da ikusgai, prentsa idatzian, interneten, aldizkarietan eta 5.000 kartel banatu dira erakunde, ikastetxe, liburutegi eta hainbat entitate ezberdinen artean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BilbaoHistoriko
    2013.eko martxoak 07
  • @BilbaoHistoriko
    2013.eko martxoak 07
  • @NovoAinhoa
    2013.eko martxoak 04

    Comentario de Twitter:
    Emakundek Martxoak 8ko kanpaina aurkeztu du gaur goizean,
    http://t.co/aTRfMkDB7K

Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Landaida, Ana Alberdi