Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzako urteko 1.614,5 orduko lanaldia onartuko du datorren asteartean

2013.eko otsailak 28
  • Urtean 8 orduko ordaindutako baimen berri bat sortuko da 12 urtetik beherako adingabeak laguntzeko; gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko araudi berri bat ezarriko da; eta telelana ezarriko da, lana eta familia uztartu ahal izateko.
  • Aldi baterako ezintasunagatiko osagarrien ordainsaria hobetuko da; hartara, langile publikoek % 75 kobratuko dute bajaren laugarren egunetik aurrera eta % 100, berriz, 21. egunetik aurrera.
  • Eusko Jaurlaritzak honako konpromiso hauek hartu ditu: enplegu publikoari eustea, zerbitzu berriak EZ kanporatzea eta errelebo-kontratua berreskuratzea.

 

Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak erabaki du langile publikoentzako urteko 1.615,5 orduko lanaldia ezartzea.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak laster onartuko diren hainbat neurri jakinarazi dizkie zentral sindikalei, euskal administrazio publikoko langileak ordezkatzen dituztenei. Neurrion helburua langile publikoei lana eta familia uztartzeko aukera ematea da.

- Gehienez ere urteko 8 orduko ordaindutako baimen berri bat sortuko da, lehen mailako harremaneko 12 urtera arteko adingabeak laguntzeko.
- Langile publikoei gaixotasun larriren bat duten seme-alaba adingabeak zaintzeko aukera emango dien araudi berri bat ezarriko da.
- Eta, 2013an, telelana ezarriko da, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartu ahal izateko.

Aldi baterako ezintasunaren ildotik, Eusko Jaurlaritzak ordainsari-osagarriak hobetuko ditu. Hori horrela:

- Lehen egunetik hirugarren egunera, langileek % 50 kobratuko dute.
- Laugarren egunetik hogeigarren egunera, langileek % 75 kobratuko dute.
- Hogeita batgarren egunetik aurrera, langileek % 100 kobratuko dute.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoari eusteko eta zerbitzu berriak ez kanporatzeko konpromisoa jakinarazi die sindikatuei. Abian jarriko den zerbitzu berri horietako batzuk Zabalganako, Portugaleteko eta Salburuako osasun-zentroetako garbiketa-zerbitzuak dira. Horrez gain, besteak beste, Gurutzetako Ospitaleko, Arabako Unibertsitate Ospitaleko, Gernikako Bereizmen Handiko Zentroko eta Arabako osasun-materialen biltegietako instalazio berrietan esku hartzeko aukerak aztertuko dira.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak aurreko gobernuak hartutako neurriak baliogabetuko ditu; hartara, enplegua sortuko du, baldin eta:


- Errelebo-kontratua berreskuratzen bada.
- Langile publikoen ordezkapenak mugatzen zituen 2012ko otsailaren 14ko instrukzioa bertan behera uzten bada.
- 2014tik aurrera, erretiroagatiko primak berreskuratzen badira.

2013KO NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Eusko Jaurlaritzak luzapen-egoeran dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioak irekitzea eskaini die sindikatuei.

Gainera, zentral sindikalak elkarrizketarako prest egotea eskertu du, eta gogorarazi du gaur ezarri den esparrua euskal gizarterako eta lan-arlorako egokiena dela: euskal administrazio publikoko langileek Euskadiko lan-baldintza onenak dituzte oraindik ere.

INDARREAN JARTZEA

Neurri horiek guztiak martxoaren 5eko Gobernu Kontseiluan aztertuko dira, ahalik eta azkarren jar daitezen indarrean.

BILERAN IZANDAKOAK

Honako hauek izan dira bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta eta Funtzio Publikoko zuzendari Jose María Barasorda, Lan Harremanen zuzendari Estefanía Gordoa, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendari Maite Iruretagoiena, Justizia Administrazioko Giza Baliabideen arloko arduradun Jon Arturo Uriarte, Osakidetzako Giza Baliabideen arloko arduradun Jose María Armentia, Ertzaintzako Giza Baliabideen arloko arduradun Karmele Arias eta Hezkuntzako Giza Baliabideen arloko arduradun Conrado Mugerza.

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiBengoa
    2013.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/DKnkUDS7IL lanaldia handitzen du administrazioan aurrekontuak PPUPyDrekin lotzeko eta PATRONALARI LAGUNTZEKO

  • @PatxiBengoa
    2013.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/Vr1gsxs1R2 PNV considera que horario de administracion es competencia de Rajoy?O sube el horario por pactar el cupo con el PP?

  • @PatxiBengoa
    2013.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/ur8Vg7v6IE zenbat pertsonek galduko dute lana urkulluren erabakiaren ondorioz? #lanabanatu #ondasunabanatu #murrizketarikez

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrés Zearreta