Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Doako justiziaren kasu zapuztuak finantzatzeko xedapen gehigarri bat ipiniko du Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuetan

2013.eko otsailak 27

• Herri Administrazio eta Justizia Sailak abokatu-elkargoekin lankidetza-hitzarmen bana sinatuko du jarduera-mota bakoitzerako finantzaketa-maila zehazteko.
• Justiziako sailburuorde Ana Agirrek eskerrak eman dizkie Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatu-elkargoei protesta-ekintzak geratzeagatik.

«Bederatzigarren xedapen gehigarria» erantsiko du Eusko Jaurlaritzak 2013ko Aurrekontu Legearen aurreproiektuan. Xedapen horren helburua hauxe da: «kasu zapuztuak» izenekoek Doako Laguntza Juridikoari buruzko ekainaren 19ko 110/2012 Dekretua dela-eta legelari profesionalei eragin dizkieten gastuak estaltzea.
Justiziako sailburuorde Ana Agirrek jakinarazi duenez, «elkarte profesionalekin lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditugu orain, abokatuen elkargoen eta herri-administrazioen artean finantzatuko dugun funts hori nola jardungo duen finkatzeko».
«Legelarien jarduketa-mota bakoitzerako zer finantzaketa-maila aplikatu erabaki behar dugu», esan du, baina «garrantzitsuena da hasierako adostasun partziala lortu dela lerro horretan jarduteko eta itun berriak bilatzeko».

Ana Agirrek eskerrak eman dizkie Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatu-elkargoei protesta-ekintzak geratzeagatik: «Izan ere, elkar hartuta eta estu egin beharko dugu lan, kasu zapuztuen kasuan ez ezik, Doako Laguntza Juridikoari buruzko dekretuaren aldaketan ere bai».

Doako laguntza juridikoari buruzko dekretua aldatzea
Hori dela eta, Ana Agirre Justizia sailburuordeak esan du «Espainiako Gobernuak daoko laguntza juridikoa aldatzen duen lege-dekretu bat» onetsi berri duela, eta gaineratu du horrek ekainaren 19ko 110/2012 Dekretua aldaraziko duela. «Eta guk alde guztiekin aztertu nahi dugu kasua», amaitu du.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAREN TESTUA

«Bederatzigarren Xedapen Gehigarria.- Legelarien jarduketak finantzatzea.

1.- 2013 ekitaldian, legelari profesionalek behartuta egoteagatik parte hartu behar izan duten kasuetan emandako aholku juridikoa ekainaren 19ko 110/2012 dekretuak, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoak, xedatu bezala ezin bada ordaindu, EAEko aurrekontu orokorrean horretarako berariaz erabakitzen diren kontusail nominatiboen kontura ordainduko dira, horiek agortu arte.

2.- Justiziaren eskumena duen Sailaren Agindu batek ezarriko du zer baldintza eta kondiziotan gauzatuko den finantzaketa hori, abokatu-elkargoekin sinatzen diren lankidetza-hitzarmenen bitartez. Hitzarmen horietan finkatuko da jarduketa-mota bakoitzarengatik zer finatzaketa-maila egin litekeen, bai eta zer betebehar hartuko dituzten beren gain abokatu-elkargoek programa kudeatzean.»

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Agirre, Justizia Sailburuordea