Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak arduratsu eta errealista izatera deitu ditu alderdi politikoak eta gizarte-eragileak

2013.eko otsailak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean ordezkariak dituzten alderdi politikoekin eta hainbat eragile sozioekonomikoekin orain arte izan dituen bilerak «positiboki» balioetsi ditu. Guztiei «laguntzeko» eskatu die lehendakariak, Euskadiko gizarteari mesede egingo dioten hitzarmenak lortzeko «ahaleginak» egiteko ordua baita.  Ildo horretatik, Urkulluk gogorarazi du Eusko Jaurlaritza hizketarako prest dagoela.

Iñigo Urkullu lehendakaria hedabideen aurrean aritu da alderdi politikoekin eta eragile sozioekonomikoekin izan dituen bilerak balioesteko. Prentsaurrekoa gaur arratsaldean izan da Lehendakaritzan, Gasteizen.

Lehendakariak aurrekontuei buruzko eztabaidari errealista izanez heltzeko beharra adierazi du, gaur egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuz. Iñigo Urkulluk gogorarazi du legealdi honetan Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak gizarte zerbitzuak eta pertsonak direla. Bestalde, aurrekontu-mugaren 9.200 milioi eurotatik 6.700 osasunera, hezkuntzara, gizarte-bazterketaren aurkako borrokara eta enplegu publikoa eustera bideratuko direla esan du.  Lehendakariak onartu du zenbait doikuntza egin beharko direla, eta adibide moduan Lehendakaritzak berak jasango duen % 36,5eko aurrekontu-murrizketa aipatu du.

ETEentzako eta autonomoentzako finantzazio-funtsa
Hurrengo egunetan ETEentzako eta autonomoentzako zirkulatzailea finantzatzeko funtsa aurkeztuko dutela azaldu du, eta zehaztasun askorik eman gabe, Urkulluk aurreratu du ekoizpen-sareari erantzutea eta babesa ematea helburu duela.   Hala, aurtengo lehen hiruhilekorako ezarritako xedeetako bat beteko dute.

2013ko lehen hiletan beteko den beste helburuetako bat enplegua berraktibatzeko plan bat abian jartzearekin zerikusia du.  Lehendakariak eragile sozioekonomikoen ekarpenak eta gainerako erakunde publikoen partaidetza jasotzeko aukera ematen duen «proposamen ireki» bat dela azaldu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)