Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapia sailburua Jose María Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroarekin bilduko da gaur arratsaldean Madrilen

2013.eko otsailak 26

Tapiak jakinaraziko dio Eusko Jaurlaritzak Euskadi energiaren sektoreko industria-garapenaren erreferentzia bilakatzeko asmoa duela

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua Jose María Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroarekin bilduko da gaur arratsaldean Ministerioaren egoitzan.

Eusko Jaurlaritzak proposatu zuen erakunde-arteko bilera. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila ekonomia-arloko gainerako erakundeekin eta eragileekin egiten ari den bileretako bat da.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Arantza Tapia sailburua eta Juan Ignacio García de Motiloa Industriako sailburuordea izango dira, eta honako hauek helaraziko dizkiote Soria ministroari: batetik, Tapiaren sailak 3E2020ren testuinguruan garatu nahi duen Energia Estrategiaren oinarriak, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak Euskadi energia-sektoreko industria-garapenaren mundu-mailako erreferentzia bilakatzeko egingo duen apustua.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzak energia-estrategia dibertsifikatzeko apustuaren berri emango du, bai eta indartzen ari diren arloetan teknologia- eta industria-garapena indartzekoa ere. Euskal enpresek offshore arloetan, sare elektriko adimendunetan eta energia biltegiratzeko sistemetan erlazionatutako plataforma teknologikoak garatu ahal izatea. Horra hor apustuaren helburua.

Lehentasunetako bat «Energibasque» ekimena bultzatzea izango da. 3E2020 estrategiaren hirugarren arloa da, eta Eusko Jaurlaritza horretarako laguntzak bilatzen saiatuko da, horien artean, Industria, Turismo eta Energia Ministerioarena ere bai.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 26an

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Soria