Berriak Segurtasuna

Larrialdi kimikoaren berri emateko sirenak aktibatzeko simulakroa egingo dute Hernanin

2013-02-26

Datorren otsailaren 28an

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren bitartez, larrialdi kimikoaren berri emateko sirenak aktibatzeko saioa egingo du otsailaren 28an, 11:00etan, SEVESO enpresen eraginpeko eremuan, Gipuzkoako Hernani udalerrian.

Saioa Gipuzkoako Larrialdiak Koordinatzeko SOS Deiak Zentrotik egingo da, eta xede nagusia inguruko herritarrak alarma sistema horri ohitzea da, SEVESO araudiaren mendeko kimika industrietan gerta daitezkeen balizko istripuei dagokienez, horien eragina kanpoan ere antzeman daitekeelako. Substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrien prebentzioa arautzeko Europar Batasunak erabiltzen duen testua da SEVESO araudia.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko