
Itsas eolikoak aukera handiak eskaintzen dizkie Euskadiko energia alorrari eta itsasontzigintzari
Euskadin bimep izeneko itsas ikerketa azpiegitura izateaz gain, TECNALIA teknologia propioa garatzen ari da ahalmen handiko itsas aerosorgailu arinak ekoizteko, kostuak murriztea ahalbidetuko dutenak.
2020. urtera begira, aurreikuspenen arabera, 150.000 milioi euroko inbertsioak egingo dira itsas parke eolikoetan eta 10.000 enplegu sortuko dira Europa osoan.
Bilbao Marine Energy Week (BMEW) Kongresua apirilaren 15etik 19ra egingo da, eta bertan jardunaldi tekniko eta erakusketa profesionalekin batera, energia instalazioetara bisita teknikoak eta negozioen inguruko bilerak egiteko aukera izango da. Bilbao Marine Energy Week Kongresuan jardunaldi monografiko bat izango da gai horretaz.
Informazio osoa:
http://www.eve.es/Noticias/La-eolica-marina-ofrece-grandes-oportunidades-para.aspx?lang=eu-ES