Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak proposatu du aurrekontuaren bi heren oinarrizko zerbitzuetara bideratzea

2013.eko otsailak 26

Eusko Jaurlaritzak 9.200 euroko aurrekontua izango du 2013rako. Josu Erkorekak azaldu du zenbateko horren bi heren oinarrizko zerbitzuei eusteko baliatuko dutela; hau da, langileen gastuak, farmazia-gastuak, hezkuntzako kontzertuak, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarte-bazterkeria saihesteko gastuak. Hala, Erkorekak adierazi du Iñigo Urkulluren taldea "ahalegin handia" egiten ari dela, alderdi politikoekin aurrekontu-akordioa lortzeko "oinarriak" ipintzeko.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka komunikabideen aurrean azaldu da, ohiko Gobernu Kontseiluaren ostean. Bozeramaileak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza Legebiltzarreko taldeekin harremanetan jarriko dela aurrekontuaren gaineko akordio bat lortu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak aurrekontuetako lehentasunen artean bost milioi euroko partida bat bideratu du Gasteizen hainbat inbertsio egiteko. Josu Erkorekak adierazi duenez, Jaurlaritzak ahalegin ekonomiko handia egingo du, baina, bere esanetan, justifikatuta dago eginahal hori, "Gasteizek une erabakigarria bizi baitu hiri-eredua sendotzeko bidean".

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.02.26)

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)