Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2013/02/28)

2013.eko otsailak 28

Gai-zerrenda:

1. ERRETIRATUA  Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Mikel Agirre Arizmendi jauna Euskal Irrati-Telebista herri-erakundeko zuzendari nagusia izateko hautagarri den erabakitzeko egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, herri-erakunde horretako zuzendari nagusia izendatzea. (10\11\07\13\0001)

2. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Irrati-Telebista herri-erakundeko Administrazio Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean egina. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. (10\11\07\03\0001)

3. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Kargudun Publikoaren Jokaera Kodea eta haren Bateraezintasunen Erregimena arautzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\09\02\02\0004)

4. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikastetxeetako jantokien kudeaketari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0054)

5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Santa María de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0021)

6. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, herritarren segurtasuna hobetzeko zenbait neurri hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0057)

7. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0049)

8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Paco Larrañagaren espetxe-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0048)

9. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, musika-eskolen finantziazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0061)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau