Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

"opendata.euskadi.net" estatuko atari publikorik onena aukeratua datuen gardentasuna dela eta

2013.eko otsailak 24

www.opendata.euskadi.net atariak “Proiektu Gardentasunean Erreferentea Zentral, Autonomiko edo Toki Administrazioan” saria jaso du Madrilen Interoperabilitatearen eta Segurtasunaren III. Biltzar Nazionalean-CNIS 2013.

www.opendata.euskadi.net Estatuko berrogeita hamar bat hautagaien artean aukeratua izan da zentral, autonomiko eta toki administrazio publikoak eskaintzen duen datu gardentasunari dagokion proiektu onenari. Saria Interoperabilitatearen eta Segurtasunaren III. Biltzar Nazionalean-CNIS 2013 jaso da Eusko jaularitzako ataria nazioarteko ekimen aintzindari  jo dutelako eta Estatuko gainontzeko herri administrazioentzako erreferentea delako.

Berrikuntza eta Administrazio elektronikoko zuzendaria, Javier Bikandi, Madrilera joan da sari hau jasotzera biltzar honen amaiera ekitaldira. Hitzaldian, eskerrak eman ostean sariak duen garrantzia azpimaratu du “Eusko jaurlaritzako atariaren gardentasuna nabarmentzen duelako eta duen balio publikoa ere goraipatzen baitu”. “Datuak, berrerabiltzeko moduan, jartzen baitugu herritarren, enpresen eta herri administrazioen esku”.

Atari honek 2.000 datu-multzo, jabetza-lizentzia irekien bidez, ikusgai jartzen ditu eta berrerabil daitezke “ekimen pribatuak helburu komertzialak dohanik erabiltzeko, beste herri administrazioak edo gardentasuna sustatzeko dauden eragileak”. Baina, era berean, ataria “erabilgarritasun publikoko irizpideen arabera lehenetsiko dira”, eskal administrazioak herritarren esku datu baliagarriak jartzen dituelako, “eguraldiaren iragarpena, itsasoaren edo trafikoaren egoera”.

Javier Bikandik gaineratu du “sari hau azken urte hauetan egindako lan onaren emaitza dela eta, behin ere, datu publikoen zabaltze erreferentetzat jartzen gaituela”.

Euskadi 2012 urtetik aurrera Transparencia Internacional España erakundeak egindako Erkidego Autonomikoen Gardentasunaren Indizearen (INCAU) liderra da. Hamazazpi erkidego autonomikoen gardentasuna neurtzen du indize honek, 80 adierazle multzo baten bidez.

Interoperabilitatearen eta Segurtasunaren III. Biltzarrean-CNIS-2013 200 erakunde publiko eta bostehun bat aditu egon dira eta hainbat herri admnistrazioen erreferentea da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko apirilak 16

    Zorionak! Aún no había leído esta noticia.

  • @izFreelance
    2013.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    "http://t.co/nyVeHshmzi", elegido mejor portal público del estado en transparencia de datos https://t.co/FUW7FRp8hN @Irekia