Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Bilboko 2013rako Enplegu Planak 951 lagun trebatuko ditu, eta 286 lanpostu sortu

2013.eko otsailak 25

Bilboko 2013rako Enplegu Plana Eusko Jaurlaritzak garapen ekonomikoa sustatzeko eta tokiko enpleguak sortzeko duen apustu estrategikoaren barruan dago. Eusko Jaurlaritzak hainbat udalerri eta mankomunitatetako 39 enplegu- planetan parte hartzen du, guztiak ere Bizkaiko hiriburuan aurkeztutakoaren antzekoak. Orotara, 340 ekintza dira, eta onuradunak 5.000 baino gehiago. Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua konbentzituta dago mota honetako eskualde-planak «oso tresna erabilgarriak» direla enplegua bultzatzeko.

Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Bilboko 2013rako. Enplegu Plana aurkeztu du gaur goizean Bilboko udaletxean, Iñaki Azkunarekin batera. Planak hainbat helburu ditu, besteak beste: enplegu-aukerak sortzea eta auzoen eta pertsonen garapen orekatua, soziala eta jasangarria.

Planari atxikitzeko betekizunetako bat Lanbiden izena ematea da. Hain zuzen ere, Aburtok zerbitzu hori aipatu du, eta, gogoratu duenez, bere saileko helburu «nagusietako» bat Lanbide enpleguaren eta lan-bitartekotzaren mesederako «erreferentzia» bilakatzea da. Enpleguko sailburuak ziurtatu du Lanbide diru-sarrerak bermatzeko errentaren izapidetzearen zailtasunei buruzko berrien eramailea baino ez dela. Esan duenez, zati «garrantzitsu eta beharrezkoa» da, baina ez da Lanbideren «funtsezko egitekoa».

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @dvaquero
    2013.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @begizbegi: El “Plan Empleo Bilbao 2013” ofrecerá formación a 951 personas y creará 286 puestos de tra... http://t.co/QQ93cYUhMC http://t.co/It48l4zf20

  • @lanbideejgv
    2013.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bilboko 2013rako Enplegu Planak 951 lagun trebatuko ditu, eta 286 lanpostu sortu. http://t.co/osvTz22IOM

  • @lanbideejgv
    2013.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El “Plan de Empleo Bilbao 2013” ofrecerá formación a 951 personas y creará 286 puestos de trabajo. http://t.co/QYe7cepuV0

  • @begizbegi
    2013.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    El “Plan Empleo Bilbao 2013” ofrecerá formación a 951 personas y creará 286 puestos de tra... http://t.co/QQ93cYUhMC http://t.co/It48l4zf20

  • @begizbegi
    2013.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    El “Plan Empleo Bilbao 2013” ofrecerá formación a 951 personas y creará 286 puestos de tra... http://t.co/QQ93cYUhMC http://t.co/It48l4zf20

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Azkuna