Berriak Lehendakaritza

Euskal herritarren % 9 etxebizitza galtzearen beldur dira

2013.eko otsailak 22

Gehienek, etxe-gabetua izan den edo izateko puntuan dagoen inor ezagutu gabe (%88) eta norbera arriskuan egon gabe (%91), etxe-gabetzeen auzia “arazo sozial” larritzat jotzen dute.

Herritarren %88k ez dute inor ezagutzen etxe-gabetua izan dena edo izateko arriskuan dagoena eta %91k ez du bere burua etxe-gabetua izateko arriskuan ikusten, hala ere, etxe-gabetzeen arazoaren larritasun maila 8,9an kokatzen dute inkestatuek (0tik 10erako eskalan).

Zentzu berean, hamarretik zazpik uste dute etxe-gabetzeen gaia “arazo soziala” dela (denoi eragiten diguna) (%71), eta hamarretik bik uste dute arazo pribatua dela (zorra duten pertsonen eta bankuen artekoa) (%19).

Konkretuki, ehun pertsonatatik 6 datozen bost urteetan kaleratua izateko arriskuan egon liteke.

%3 datozen bost urteetan kaleratua izateko arriskuan egon liteke eta beste %3 agian arriskuan egongo da. Biztanleen %91k, berriz, ez du bere burua kaleratua izateko arriskuan ikusten.

Norberaz aparte, elkarrizketatuen %11k norbait ezagutzen dute kaleratua izan dena edo kaleratua izateko puntuan dagoena, eta %88k berriz ez dute inor ezagutzen egoera horretan.

Gauzak horrela, etxe-gabetzeen arazoa konpontzeko guztiok parte hartu behar dugula uste dute inkestatuek eta arazoaren gainean egin daitekeen guztia ongi ikusia da.

Etxe-gabetzeen auzia konpontzeko ardura eragile ezberdinen artean banatzen da: Gobernu Zentrala (%39), bankuak (%20), Eusko Jaurlaritza (%17), Diputatuen Kongresua (%6), Eusko Legebiltzarra (%3), zorrak dituzten familiak (%2) eta beste batzuk (%4).

Era berean, auziari irtenbidea emateko hainbat eragile sozialek proposatutako neurriek gehiengoaren babesa jaso dute.

Etxe-gabetzeen ondorioz bankuek jaso dituzten etxebizitzak alokairu sozialean jartzea euren etxeetatik kaleratuak izan direnentzat (%91 guztiz edo nahikoa ados).
Ohiko etxebizitzei eragiten dieten etxe-gabetzeak geldiaraztea (%88).

Zorraren ordainean etxea ematearekin nahikoa izatea (%73). Bestalde, 0tik 10erako eskalan, 8,8ko lehentasun maila ematen zaio gaur egun dagoen hipoteka-legearen erreforma egiteari.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentuetan)

2 iruzkin
  • @StopAraba
    2013.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Mikelg037: .@StopAraba El 9% de los vascos teme ser desahuciado https://t.co/J8L6UkjqG7

  • @agitproip
    2013.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskal herritarren % 9 etxebizitza galtzearen beldur dira. http://t.co/5HwrM81UN6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko