Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Euskal gazteen %20k du gaur egun lonjaren bat

2013-02-22

Gazteen lonjak eta lokalak oso zabalduta daude EAEn: gazteen % 20k du gaur egun lonjaren bat eta, gainera, beste % 27k eduki nahiko lukete.

Mutilak neskak baino gehiago dira; ikasleak dira; gurasoen etxean bizi dira, eta batez besteko adina 21 urte dute. Nahiz eta nagusiki mistoak izan, % 23an mutilak bakarrik daude.

Oro har, 15 kidetik gora dituzte, eta ia erdietan koadrila bat baino gehiago biltzen da, gastuak merkatzeko.

Alokairua eta kostua kideek hartzen dute beren gain, batez ere. Dena den, kideak gazteagoak eta gurasoen diru-ekarpena handiagoa da.

Hamar gaztetik bederatzik uste du lonjak edo lokalak espazio pribatu bat edukitzeko aukera ematen diela eta, gainera, partekatu beharreko espazioa izanik, erantzukizunak hartzeko bidean eta beste pertsona batzuekin antolatzeko bidean irakasbidea ere badela.

Denon artean adostutako arauak erabiltzen dituzte funtzionamenduari begira, eta beren gain hartzen dute lokala mantentzeko eta auzokoekin bizikidetza bermatzeko erantzukizuna.

Bizikidetza arazoak bakanak dira, eta, gertatzen direnean, auzoak edo lonjakideak berak dira inplikaturik daudenak. Hamarretik hiruk dio arazoren bat izan dutela auzokoekin, eta % 14k lonjakideen artean.

Udalek gai honetan jokatu behar duten papera dela eta, ia erdiek pentsatzen dute aski dela erregistro bat sortzea eta gomendio batzuk ematearekin, eta gehienen ustez udalak esku hartu beharko luke bizikidetza arazorik sortzen denean.

(Informazio osoa erantsitako dokumentuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko