
Euskadik pneumokokoaren aurkako txertoa 2014ko Haur Txertaketaren Egutegian sartuko du
2014ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako ume guztiak txertatzea erabaki du Osasun Sailak, EAEko Txertaketetarako Aholku Kontseiluarekin batzartu ondoren
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak EAEko haur guztiak pneumokokoaren aurka txertatzea erabaki du nahiz eta, larrialdi epidemiologikorik ez dagoenez, txertaketa-egutegian 2014ko urtarrila arte sartu ez.
Neurria, Jon Darponek zuzendutako sailak hartu du, txertaketa-adituek osatzen duten Euskadiko Txertaketetarako Aholku Batzordearekin beste bilera bat egin ondoren. Aipaturiko batzordea, esan bezala, Pediatria (Lehen Mailako Arretan zein Ospitalekoan), Erizaintza, Mikrobiologia, Infekzio-gaixotasun, Familia nahiz Prebentzio Medikuntza, eta Osasun-epidemiologia arloetan erreferente diren adituek osatuta dago. Halaber, Euskal Herriko Pediatria Elkarteari eman zaio erabaki honen berri.
Gaur egun, haur-txertaketaren egutegian hainbat aukera aztertzen eta eztabaidatzen ari dira Estatuan, denak ere adinak, jarraibideak eta txertatze-dosiak aldatze aldera. Aholku Batzordeak eta Osasun Sailak, beren aldetik, Euskadiko haur-txertaketaren egutegia indartzea erabaki dute, Estatu osoko aurreratuenetakoa dela kontuan izanda.
Haur-txertaketaren estaldura %95etik gorakoa da. Izan ere, dagoeneko Europako txertaketa-egutegi osoenetako bat daukagu eta pneumokokoaren kontrako Prevenar txertoa gehituta, berriz -Estatu osoan Galizian baino ez dago, probako programa modura egon ere-, EAEko haurrak estaldura hoberena duten taldeetako bat da.
EAEKO TXERTAKETA EGUTEGIA
Osasun Publikoaren eskuduntza 1979an jaso zuen EAEk. Garai hartako lehentasunen artean, bi azpimarratu behar dira: batetik, txertaketa programa bat sortu; eta bestetik, haur-txertaketa egutegia ezartzea.
1986an, berriz, Euskadiko Txeraketetarako Aholku Batzordea eratu eta lehenbiziko Txertaketa Egutegia onartu egin zen. Geroztik, gaurkotuz joan da egutegi hori eta Euskadi txertaketa-politika berritzaile bezain eraginkorra izan du. Hala, txertaketa programa zabalak garatu dira, hedapen unibertsal zein doakoak, eta gehienetan %90etik gorako estaldura lortuz.
-
2013-02-25
Comentario de Twitter:
Euskadi incluirá la vacunación contra el neumococo en el Calendario Vacunal Infantil de 2014 http://t.co/QMBNJeMGhh https://t.co/o51qhPndD9 -
2013-02-25
Comentario de Twitter:
Euskadi incluirá la vacunación contra el neumococo en el Calendario Vacunal Infantil de 2014 http://t.co/QMBNJeMGhh https://t.co/o51qhPndD9 -
2013-02-22
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Euskadi incluirá la vacunación contra el neumococo en el Calendario Vacunal Infantil de 2014. http://t.co/LQHcZL35iD