Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza San Mames Barria proiektuan sartu da

2010.eko martxoak 11

Lortutako aurreakordioari esker, San Mames Barriak osasun eta kirol zentro bat eta kirol berrikuntzako zentro bat izango ditu

Eusko Jaurlaritza, sozietatean sartzeak, 6000 metro karratu edukitzea ahalbidetuko du, zelai berriaren hasierako proiektua aldatu gabe. Manu Salineroren arabera, “oraingo proiektua hobea da eta hori ia eztabaidaezina da”.

Eusko Jaurlaritzak, azkenean, San Mames Barria sozietatean parte hartzea erabaki du.Orain arte sozietatea osatzen zuten hiru erakundeekin lortutako aurreakordioaren arrazoia, lehendakariak berak proiektua finantzatzeko ezarritako baldintzak betetzen direla da; hau da, instalazio berrien titulartasuna eta erabilerak publikoak izango dira. Horrela, Eusko Jaurlaritzak osasun eta kirol zentro bat eta kirol berrikuntzako beste zentro bat abian jarriko ditu etorkizuneko estadioan. Gainera, zelai berriak igerilekudun kiroldegi bat eta fitness gune bat izango ditu, bi hauek, Bilboko Udalaren kargura.

 

Sailburuak azpimarratu duenez, “erabilera publiko iraunkorrak bermatuta daude, Bilboko Udalak igerilekudun kiroldegi bat eraikiko duelako, eta hori Bilboko bizilagun guztiek erabili ahal izango dute”. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak abian jarriko ditu osasun eta kirol zentroa eta kirol berrikuntzako zentroa.

Azaldu duenez, bi zentro horiek “orain arte Euskadin ez zeuden zerbitzu batzuk estaltzeko dira; izan ere, horien beharra aurretik antzeman genuen”.

Blanca Urgell Kultura sailburuaren hitzak dira, Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiarekin eta Patxi Mutiloa Kiroletako zuzendariarekin batera eman  duen prentsaurrekoan esandakoak. Bilbon adierazi du Gasteizko gobernua San Mames Barria proiektuan sartuko dela.

Sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko hiriburuko udalak sortuko dituzten guneekin, erabilera publikorako 6000 metro karratu bermatuko dira, “proiektu nagusian ezertxo ere ukitu gabe”. Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak, bestalde, ziurtatu du “oraingo proiektua hobea dela eta hori ia eztabaidaezina dela”.

Eusko Jaurlaritza sozietatean sartzeko gobernu kontseiluaren baimena behar da, eta horra igorriko da gaia datorren apirilaren amaiera baino lehen.

Eusko Jaurlaritzaren babesa, 55 milioi eurokoa izango da, BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarriko duten zenbateko bera. Athletic-ek, bestalde, 50 milioi euro jarriko ditu.

 

4 iruzkin
  • @currelaenfadado
    2013.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    @OscarDelH @Txemalasarte @Betelu11 y del gobierno vasco. http://t.co/SxEm2yymfi

  • @papakorkel
    2013.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Y muy bien que el Gobierno Vasco, que hace las inspecciones de trabajo, no detectara irregularidades http://t.co/6Gj2mTIewn

  • ETB
    2010.eko martxoak 12

    Mi opinión
    Hay mucho provincianismo en este pequeño país.....las diputaciones son perfectamente prescindibles....Un GV. para todos los vascos.

  • 2010.eko martxoak 12

    solo una pregunta?por que siempre ay dinero para Bilbao y para Vitoria no¿

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan