Berriak Osasuna
Eu

Euskadi eta Errioxako Osasun sailburuen bilera

2013.eko otsailak 20

Euskadiko eta Errioxako osasun-sailburuak, Jon Darpón eta José Ignacio Nieto, gaur arratsaldean elkartu dira Bilbon lehendabizikoz.

Bi sailetan aurrerantzean nagusi izango den komunikaziorako eta koordinaziorako oinarriak ezarri dituzte bilera horretan. Elkarrekin muga egiten duten bi erkidegoetako herritarrei osasun-arreta egokia eta eraginkorra eskaini ahal izateko, bi gobernuetako arduradunek lehentasunak ezarri dituzte.

Agurtzerakoan, bi sailburuek adierazi dute aurrerantzean bilera gehiago ere egingo dituztela, osasungintza jardueretan nagusi izan behar duen normaltasuna sendotzeko helburuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)