Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza kargu publikoaren jokabide kodearen eta haren bateraezintasun araubidearen legea proposatzearen alde dago (2013-02-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko otsailak 19

Erabakia, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako Kargudun Publikoaren jokaera kodea eta haren bateraezintazunen Erregimena arautzeko lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak duen iritzia jakinarazteko

Lege berri hori ekarriko duen Legebiltzarreko lana amaitu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Etika eta Gobernu Onaren Kode berria aurkeztuko du gehienez ere hilabeteko batean. Goi-kargudun eta konfiantzako langile guztiek sinatuko dute.

Gobernu Kontseilua "kargu publikoaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea zehazten duen lege-proposamena" aintzat hartzearen alde agertu da gaur.

Eusko Jaurlaritzaren aburuz, "Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan kargu publikoak betetzen dituzten pertsonen jardun- eta jokabide-printzipioei nahiz haien eginkizunarekin bateragarriak diren jarduerei buruzko lege-proiektua"ren edukia VIII. legegintzaldian aurkeztutakoaren oso antzekoa da. Lege-proiektu hori VIII. legegintzaldian aurkeztu zen, baina ez zuten izapidetzen amaitu, hauteskunde-deialdia zela-eta.

"Kargu publikoaren jokabide-kodea eta haren bateraezintasun-araubidea zehazten duen lege" berri hori ekarriko duen Legebiltzarreko lana amaitu bitartean, Eusko Jaurlaritzak "Etika eta Gobernu Onaren Kode" berria aurkeztuko du, gehienez ere hilabeteko batean. Kode hori orain indarrean dagoena baino zorrotzagoa izango da eta goi-kargudun eta konfiantzako langile guztiek sinatuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau