Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren ostiralean Athletic Club– Real Sociedad taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko otsailak 19

Datorren ostiralean, otsailak 22, euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:30ean hasita Athletic-en eta Real Sociedad taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei ohiko zirkulazioaz gain, hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 20:33an, 20:53an eta 21:05ean Pio Barojatik La Casillarantz .

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira, La Casillatik  23:20an eta Ospitaletik 23:28an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau