Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskal sektore eta enpresen ordezkaritza bat lehendakaritzan bildu da Brasilerako bidaia prestatzeko

2010.eko martxoak 10

Azpimarratu dute parte hartze maila handia izan dela eta ekimena une egokian heldu dela

Patxi López lehendakaria buru dela, martxoaren 21etik 26ra bitartean  Brasil bisitatuko duen euskal enpresen ordezkaritza bat -enpresa, kluster eta merkataritza ganbaren arloko berrogeita hamarren bat kide- Lehendakaritzan bildu da gaur goizean erakundeek eta enpresek bidaia horretan burutuko dituzten hainbat jarduera koordinatzeko.

Bidaia hori prestatzeko bi bilera izan dira eta horietan parte hartu dute Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Juan Goikolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeak eta Pedro Gómez Damborenea Plangintza sailburuordeak, baita Industria Saileko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko beste zenbait goi kargudunek ere.

Parte hartu dutenek azpimarratu dute enpresa bidaian  parte hartze handia lortu dela; izan ere, 125 enpresak eman dute izena eta 150 zuzendarik egingo dute bidaia hau, horrelako bidaietan izaten den parte hartzea 30 enpresa ingurukoa bada ere.

Unda sailburuak adierazi die bildutakoei Eusko Jaurlaritzak bidaia honetan duen helburua euskal enpresei laguntzea dela abian dauden proiektuak zein abian jartzen direnak finkatuz, herrialde horretako jarduera sendotuz eta horko negozio aukera baliatzea erraztuz. Ekimen hau 3I+I estrategiaren barruan sartu du, Patxi Lopez lehendakariak defenditzen duen estrategiaren barruan, hain zuzen.

Undak azaldu die bildutakoei lehendakariak eta berak Brasilen burutuko dituzten harremanen agenda zabala, eta adierazi die Brasilgo Gobernuaren eta administrazioaren estamentu guztiei euskal enpresen premien eta kezken berri emateko eta horiek defendatzeko gogoa dutela biek. "Lagun gaitzazue gure lana egiten" eskatu die.

Aurreikusitakoaren arabera, asteazkenean, martxoaren 24an, bilduko da lehendakaria Lula da Silvarekin Brasilian eta hainbat bilera izango ditu herrialde hartan kokatu diren enpresa garrantzitsuenetako zuzendariekin. Unda sailburua, berriz, Sao Paulo Estatuko hainbat idazkarirekin eta Brasilgo Gobernuko zenbait ministrorekin ere bilduko da.

Bidaian parte hartuko duten enpresa eta kluster askok adierazi dute gogoa dutela lehendakariak Sao Pauloko Estatuan kokatutako hiru enpresen plantetara egingo dituen bidaietan ere parte hartzeko. Enpresa horiek automobilgintza, aeronautika eta trengintzaren alorrekoak dira.

Sao Pauloko Estatuko Industrien Federazioaren (FIESP) lankidetzarekin, euskal ordezkaritzak aurkezpen ekitaldi bat burutuko du Euskadiko enpresa eta industriaren gaitasuna erakusteko. Hain zuzen, martxoaren 24an, asteazkenarekin, egingo da FIESPren egoitzan ekitaldi hori, "Encontro Empresarial Sao Paulo-País Basco" izenburupean. Bertan hartuko dute parte lehendakariak, Industria sailburuak eta trengintza, aeronautika, makina‑erreminta, energia eta automibilgintza arloetako kluster eta euskal enpresak.

 Azkenik, bertaratutakoek azpimarratu dute bidai hau une egokian egingo dela, izan ere, hainbat enpresak begiz jota zeukaten herrialde latinoamerikar hori. Emaitza ekonomikoek erakutsi diete munduko herrialde gutxik eutsi diotela krisialdiari ekonomiaren atzeraldia eragin gabe; eta horietako bat Brasil da. Parte hartu duten enpresek nabarmendu dute lagungarria dela enpresa eta erakundeen ordezkaritza zabalak babestuta joatea Brasilera eta adierazi dute Brasilgo enpresei jakinarazi nahi dietela Euskadi europar merkaturako "sarbide" bikaina dela.

 

3 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 12

    Me alegra muchísimo que el lehendakari Patxi López tenga esta iniciativa con los paises latinoamericanos,es un comienzo en que las relaciones bilaterales tanto en el aspecto institucional,como en el aspecto comercial,empresarial con estos países sea como una retroalimentación entre Euskadi y latinoamerica.Lo que necesitamos ahora es es una forma de elevar el espíritu humano en el trabajo de ir haciendo país.Un fuerte abrazo.

  • 2010.eko martxoak 11

    Aupa LEHENDAKARI Patxi,ese es el camino,hacer país entre todos,sigue así,poco a poco te va conociendo la gente,os deseo lo mejor en este viaje,un saludo

  • 2010.eko martxoak 10

    Es una gran oportunidad y un gran éxito, aun antes de haber comenzado el viaje. Deseo y espero que este modelo de viaje, en sus planos comercial, empresarial e institucional, se traslade igualmente a los viajes previstos a EEUU y China. Aunque pueda parecer muy difícil, la secretaría de Acción Exterior debería tantear la posibilidad de que el lehendakari se entreviste con Obama y Hu. De todos modos, siendo estas entrevista complicadas (aunque no imposibles, después de encontrarse con Lula), sí debería buscar la intercesión de las colectividades vascas para entrevistarse con el gobernador de Idaho, de tal modo que se pueda transmitir a este Estado americano (muy dado a aprobar peticiones a favor de la autodeterminación y textos con muy poco rigor histórico y político) la verdadera cara institucional, económica y social de nuestro país. De igual manera, el lehendakari bien puede encontrarse con el gobernador de California, con quien ya ha mantenido encuentros el gobierno vasco. Se trata de sacar el máximo jugo de estos viajes.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan