
0
Asier Vallejok oso balorazio ona egin du Estatu Batuetako euskal komunitatera egin duen bidaiaren gainean
Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Asier Vallejo Itsasok, azken bi asteotan Estatu Batuetan elkarrizketak izan ditu. Estatu Batuetako Euskal Komunitateko hainbat ordezkarirekin bilerak egin ditu, ikuspuntuak trukatzeko eta lan-ildoei ekiteko; beti ere elkarlanean eta giro onean. Irudian, Asier Vallejo Itsaso Pete Cenarrusa agurtzen. Cenarrusa Idahoko Estatu-idazkari ohia da, eta hainbat urtetan pertsona nabarmena izan da Idahoko politikan. Orain, 93 urte izan arren, Petek propio agurtu nahi izan du Eusko Jaurlaritzako ordezkaria.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan