Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Rafael Sarria Ansoleaga, Euskal Trenbide Sareko Zuzendari Nagusi berria

2013.eko otsailak 14

Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca erakunde publikoko Administrazio Kontseilu berriak, legealdi honetako lehenbiziko bileran, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen erakundeko Zuzendari Nagusi Rafael Sarria Ansoleaga izendatzea erabaki du.

Bilera berean, César Gimeno, Presidenteorde Betearazlea, Pedro Marco, Zuzendari Nagusia eta Francisco Egea, Zuzendari Nagusi Korporatiboa, beraien karguetatik kentzea erabaki du. Horrela, ETS-k, Iñigo Urkullu Lehendakariak erakunde eta sozietate publikoetako zuzendaritza taldeak murrizteko adierazi duen konpromisoa bete du.

Rafael Sarria industria ingeniaria da, Enpresa Zuzendaritza Masterra, ingelesa, frantsesa, italiera eta euskara menderatzen ditu eta, beste kargu batzuen artean, “El Transbordador de Bizkaia-Bizkaia Zubia”-ko Zuzendari Nagusi eta Administrazio Kontseiluko kide (1997-2006) eta Metro Bilbaoko Zuzendari Gerente (2006-2010) karguak bete ditu. Azken urteetan, Boroan dagoen AIC Automotiv Intelligence Center industrigune barruko AIC Start-eko Zuzendari Nagusia izan da. Talde horren xedea, automobilgintzaren alorreko ekintzailetza bultzatzea eta sustatzea da, sistemen ikerketarako, garapenerako eta ezarpenerako.

Zuzenbide pribatuko ETS erakunde publikoa, Euskadiko trenbide azpiegituren kudeatzailea da, eta gaur egun dagoen edo etorkizunean egin daitekeen Euskadiko trenbide sarearen diseinuaren, eraikuntzaren, artapenaren, kudeaketaren eta administrazioaren arduraduna da.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ugteuskotren
    2013.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Rafael Sarria Ansoleaga, Euskal Trenbide Sareko Zuzendari Nagusi berria . http://t.co/PflBu3RX

  • @ugteuskotren
    2013.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Rafael Sarria Ansoleaga, nuevo Director General de Euskal Trenbide Sarea . http://t.co/q53hUkwE

  • @marianbeitia
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @LABmetrobilbao: Rafael Sarria, nuevo Director General de ETS http://t.co/hQQZtSBo Que devuelva los 100.000 € de indemnización que se llevó de #metrobilbao

  • @hirusindikatua
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @LABmetrobilbao: Rafael Sarria, nuevo Director General de ETS http://t.co/hQQZtSBo Que devuelva los 100.000 € de indemnización que se llevó de #metrobilbao

  • @kakapo
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @LABmetrobilbao: Rafael Sarria, nuevo Director General de ETS http://t.co/hQQZtSBo Que devuelva los 100.000 € de indemnización que se llevó de #metrobilbao

  • @LABbilbobus
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @LABmetrobilbao: Rafael Sarria, nuevo Director General de ETS http://t.co/hQQZtSBo Que devuelva los 100.000 € de indemnización que se llevó de #metrobilbao

  • @LABmetrobilbao
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    Rafael Sarria, nuevo Director General de ETS http://t.co/hQQZtSBo Que devuelva los 100.000 € de indemnización que se llevó de #metrobilbao

  • @asier_gomez
    2013.eko otsailak 14

    Comentario de Twitter:
    @kakapo http://t.co/PHrQy0dN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Sarria