Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du inauteriak eta Donostian Errealak jokatuko duen partidua dela eta

2013.eko otsailak 14

Euskotrenek eguneko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, otsailaren 17an, Lasarte Oria-Hendaia linean inauterietako desfilearen ospakizuna eta Donostian Real Sociedad eta Levante U.D. taldeek jokatuko duten partidua dela eta.

Zerbitzu horiek Lasarte-Donostia-Hendaia lineako ohiko zerbitzua osatuko dute, hau da, Donostia-Oiartzun artean eguneko trenen eskaintza egongo da 15 minutuz behin.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

REAL SOCIEDAD-LEVANTE ZERBITZU BEREZIA

DONOSTIARA NORANZKOAN
•    Errenteria-Donostia:  11:08an
•    Oiartzun-Donostia:   11:13an
•    Irun-Donostia:  11:18an
•    Herrera-Donostia:  11:45ean

HENDAIARA NORANZKOAN
•    Donostia-Herrera:  11:30ean
•    ANOETA-Hendaia:  14:03an eta 14:33an
•    ANOETA-Errenteria:  14:21ean

INAUTERIETAKO ZERBITZU BEREZIA

Hendaia noranzkoa:

IRTEERAK LASARTE-ORIATIK HENDAIRA:
15:30, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30, 20:00, 20:30, 21:00 eta 21:30ean. Gainera, 22:00 eta 22:30ean Oiartzuneraino.

IRTEERAK DONOSTIATIK HENDAIARA:
15:45, 16:15, 16:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45, 20:15, 20:45, 21:15 eta 21:45ean. Gainera, 22:15 eta 22:45ean Oiartzuneraino.

IRTEERAK DONOSTIATIK OIARTZUNERA:
15:30etik 21:15era trenak 15 minuturik behin eta 21:15etik 22:45era trenak 30 minutuz behin.

Donostia noranzkoa:

IRTEERAK HENDAIATIK LASARTERA:
15:33, 16:03, 16:33, 17:03, 17:33, 18:03, 18:33, 19:03, 19:33, 20:03, 20:33, 21:03 eta 21:33an. Gainera, 22:03 eta 22:33an Donostiaraino.

IRTEERAK OIARTZUNETIK DONOSTIARA:
15:50etik 21:50era trenak 15 minutuz behin eta gainera 22:20, 22:37 eta 22:50ean.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau