Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

José Antonio Galera izendatu du gobernu-Kontseiluak Ingurumen-sailburuorde (2013-02-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko otsailak 12

Gaur, asteartea, José Antonio Galera Carrillo izendatu du Gobernu Kontseiluak Ingurumen eta Lurralde Politikako saileko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuorde. Galerak 54 urte ditu, Gasteizen jaioa da, ezkondua eta bi alabaren aita; industria-ingeniari teknikoa da -kimika espezialitatean-, eta ingurumen-ingeniaria. Horrez gain beste zenbait diplomatura eta ikastaro ditu eginak, ingurumen-erradioaktibitatearen neurketan, ingurumen kudeaketa eta auditorian, hondakin-ura arazteko sistemetan, hirigintza jasangarrian eta enpresa-zuzendaritzan.
Arabako Foru Aldundian, Zerga Agentzian, Gasteizko Udalean eta ingurumenarekin lotutako hainbat enpresatan aritua da, zuzendari nahiz kontseilukide, bai eta Leiako patronatukide moduan eta Aclima - Euskadiko Ingurugiro Industrien Cluster Asoziazioaren zuzendaritza-batzordeko kide moduan ere.

Besteak beste, proiektu hauetan jardun du zuzentzen nahiz lanean: hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko planta baten obra-zuzendaritza, entzefalopatia espongiforme transmitigarriak diagnostikatzeko Segurtasun biologiko handiko Laborategiaren eraikuntzako eta irekierako obra-zuzendaritza, URA Agentzia sortzeko eta abiarazteko proiektuaren zuzendaritza, Euskadiko ibaien kalitatearen lehen sarea abian ipintzea, eta Bizkaia 21 (Bizkaiko lurralde historikoaren garapen jasangarrirako estrategia) programaren zuzendaritza. Halaber jardun du Bizkaiko udalerrien jasangarritasun-adierazleen sisteman, Arabako Garapen Jasangarriko Plan Estrategikoaren proiektu-zuzendaritzan, Gasteizko osasun-planetan, udal-ordenantzak erredaktatzen nahiz arau askok eragindako jarduera industrialak araupetzen hainbat laguntza-ekimenetan, arlo pribatuan zein publikoan. Euskadiko hiriburuko udaleko karrerako funtzionarioa da Jose Antonio Galera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @blancourgoiti
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Joxean Galera, socio director de
    @ingurucom, nuevo Vice-consejero de Medio Ambiente http://t.co/sMbGHjBV