Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak 1. maila aktibatu du uholde arriskua dela medio, eta krisi mahaia deitu du

2013.eko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, Aholkularitza Kontseilua deitu du (krisi mahaia delakoa), uholde arriskua dela medio; izan ere, Uholdeengatiko Larrialdi Plan Berezia 0 egoeratik 1. mailara igaro da, eta horrek esan nahi du dagoeneko leku jakin batzuetan uholdeak gertatu direla; nolanahi ere, arreta bermatuta dago eta larrialdietako baliabideak eta bitartekoak dagoeneko mugiarazi dituzte.

Segurtasun sailburuorde Josu Zubiaga izango da krisi mahaiaren burua, eta hainbat erakundek parte hartuko dute, besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Gobernu Ordezkariordetzak, Ebroko Ur Konfederazioak, Kantauriko Ur Konfederazioak, Osakidetzak, eta Trafiko arloko Ertzaintzak. Bileran EAEko ibaien arroetan gertatuko diren egoerak aztertuko dira. Segurtasun Saileko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi du bereziki Araba eta mendi portuetan kalteak eragiten ari diren elurteak zenbait orduz luzatuko direla harik eta indarra galdu arte, eta hortaz, kontuz ibiltzeko eskatu dute; bidenabar, premiazkoa ez bada ez bidaiatzeko aholkatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau