Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Uribarriko urbiltegian, ur hustuketa moteltzen da 45 metro kubiko segundora

2013.eko otsailak 10

Kontuan izanda azken egunetako ur jausiak, Urrunaga eta Uribarriko ur-biltegien ur maila zein den, eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak, Uraren Euskal Agentzia-URAk Ebroko Konfederazio Hidrografikoari proposamen hau egin dio: Ulibarri urtegian orain abian den 60 metro kubiko segundoko ur hustuketa mantentzea gaur arratsaldeko 17:00 arte. Momentu horretatik aurrera, ur hustuketa 45 metro kubikora pasatzeko.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak oniritzia eman dio neurriari.

Bihar goizez, astelehena 11, aztertu beharko da berriz ere ur-biltegien ur maila zein den, datozen egunetarako aurreikuspen hidrometeorologikoak zeintzuk diren eta Zadorraren maila zein den Gasteiztik igarotzerakoan. Eta datu hauek kontuan izanda, erabaki Ulibarriko ur biltegian ur hustuketa mantentzen den ala aldatu eginbeharko ote den.

Gerta daiteke hurrengo egunetan ur hustuketa hauek mantendu behar izatea. Hala ere, ez da aurreikusten arrisku egoerarik egotea. Beraz, lasaitasun mezua igorri nahi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko