Berriak
Eu

Zadorraren Sistemaren jarraipenerako Erakunde arteko Mahaiaren bilera

2013.eko otsailak 08

Vitoria-Gasteiz 2013ko urtarrilaren 8a. Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaia. Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, egin ditu mahaiaren lehendakari lanak, eta Pedro Anituak, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak, parte hartu du. Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Uraren Euskal Agentzia (URA), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Azken egunetako eurite, eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologikoak kontuan izanda, Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak biltzea erabaki du; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.

Azken bi egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari proposamen hau egin zaio: Ulibarriko urtegia 30 metro kubiko segundoko ur hustuketa mantentzea, Abetxukoko Zadorraren ur maila nabarmen jaitsi dela antzeman arte. Momentu horretatik, ur hustuketa 45 metro kubiko segundora igotzea eskatu zaio.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak oniritzia eman dio neurriari.

Bihar goizez, larunbata 9, aztertu beharko da ur biltegiko ur hustuketa handitzea posible den edota ur hustuketa 45 metro kubiko segundotan utzi beharko ote den. Izan ere, datozen iragarpen meteorologikoek ur jausi esanguratsuak adierazten dituzte datozen egunetarako, eta, horiek kontuan izanda, sortu nahi da ur biltegian ura eusteko edukiera alde bat. (Abetxukon, biharko aurreikusten den Zadorraren ur maila maximoa konfirmatzen den ala ez kontuan izanda)

Gerta daiteke asteburuan zehar hustuketa hauek mantendu behar izatea. Hala ere, ez da aurreikusten arrisku egoerarik egotea. Beraz, lasaitasun mezua igorri nahi da eta Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @avefenixaura
    2013.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Zadorraren Sistemaren jarraipenerako Erakunde arteko Mahaiaren bilera. http://t.co/uFcAaqpe

  • @avefenixaura
    2013.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Reunión de la Mesa Interinstitucional de seguimiento del sistema del Zadorra. http://t.co/fQRuhNOF