Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzaren eta Fiskaltzaren arteko arteko koordinazioa batzorde mistoa legegintzaldi honetan Lehendabizikoz elkartu da

2013.eko otsailak 08

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia eta Josu Erkoreka Justiziako sailburua gaur goizean elkartu dira Jaurlaritzaren eta Fiskaltzaren arteko Koordinazio Batzorde Mistoan. Bilkura Batzordearen lehena izan da, hasi berri den hamargarren legegintzaldi honetan.

Bileraren hasieran, Juan Calparsorok nabarmendu du "EAEko fiskalek Jaurlaritzarekin lankidetzan jarduteko konpromisoa dutela erakundearen eskumenen esparruan; bere esanetan, erakunde hori ezinbestekoa da justizia bizkorra eta eraginkorra bideratzeko, legeekin bat bete dadin eta legeetan adierazitako epeetan eta baldintzetan".

Era berean, "Eusko Jaurlaritzak eta EAEko beste instantziek egindako eskaerei erantzuteko" prest agertu da Calparsoro, "Ministerio Fiskalak hobeto jardun dezan EAEn; guztia ere interes publikoaren mesedetan, Fiskaltzak legalitate- zein inpartzialtasun-printziopioei eutsita lan egingo duela nabarmenduta".

Josu Erkorekak, berriz, «Jaurlaritzak Fiskaltzarekin duen lankidetza indartzeko konpromisoa» hartu du, «herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko, aurrekontuetan estuasunak bizi ditugun garaiotan».

Horrekin loturik, Josu Erkorekak nabarmendu du guztiek dakitela zer-nolako aurrekontu-murrizketei egin behar dieten aurre, eta, horrenbestez, gaineratu du «sekula baino garrantzitsuagoa» dela «alor judizialean irizpideak adostea eta lehentasunak zehaztea».

Azkenik, nabarmendu du Euskadi aitzindari izan dela lehendabiziko Bulego Fiskala ezarrita, eta, erantsi du «bulego horren antolamendu-eredua fiskaltzetako lana modu eraginkorragoan kudeatzeko sortu» dutela.

Bileran izan direnak

Bilboko Justizia Jauregian elkartu dira bi aldeak, eta Fiskaltzatik honako kideak etorri dira: José Luis Bueren eta Esmeralda Rasillo, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Babes Unitateko salako fiskalak; Carmen Adán del Río, Bizkaiko fiskal burua; Jesús María Izaguirre, Arabako fiskal burua, eta Jaime Goyena, Gipuzkoako fiskal burua.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz: Ana Agirre Justiziako sailburuordea eta Manuel Valín Justiziako zuzendaria; Jon Arturo Uriarte Justizia Administrazioa Modernizatzeko zuzendaria, eta Tatiana González San Sebastián, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

Agenda gehiago

EAEko Fiskaltza Nagusiaren egoitzan bildu ostean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta bere taldeak beste bilera bat izan dute Zuzenbidearen Euskal Akademiako eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko ordezkariekin. Bigarren bilera horretan, beste hainbat auziren artean, EAEko Zuzenbide Zibila eguneratzeko eta garatzeko beharraz jardun dute.

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren izenean, Adrián Celaya presidentea, Andrés Urrutia presidenteordea, Javier Oleaga idazkaria eta Francisco Javier Muguruza diruzaina izan dira.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren izenean, berriz, Nazario Oleaga Páramo dekanoa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia