Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak larrialdi aurreko fasea aktibatu du uholde arriskuagatik Kadaguaren arroan

2013.eko otsailak 08

Babes zibileko eta esku hartzeko zerbitzuek alerta abisua jaso dute Bizkaian

Segurtasun sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, Larrialdi Plana aktibatu du, larrialdi aurreko fasean, Kadagua arroan uholde arriskua dela medio; horren haritik, dagoeneko abisua jaso dute aipatutako arroko udalerriek eta Bizkaiko babes zibileko eta esku hartzeko zerbitzuek.

Nahiz eta hasieran egoera egonkor egon, eta une honetan ibaiaren emaria konstantea den arren, iragarpen meteorologikoen arabera euria egiten jarraituko du, eta horregatik, ibai koten kontrol eta jarraipen maila igotzea gomendatu dute.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak gertutik jarraituko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ibaien puntu arriskutsuenen bilakaera; horrez gain, URA Uraren Euskal Agentziarekin eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziarekin etengabe dago harremanetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau