
Aburto: "Egin beharreko funtzioetako bat bera ere ez du ondo egiten Lanbidek"
Enpleguko eta Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburtok esan du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketak Lanbide «jan» egin duela eta lan-bitartekari moduan jarduteari utzarazi diola. Lanbide «birformulatzearen» aldeko agertu da Aburto, eta, besteak beste, Lanbideren eta ekonomia- eta enpresa-bilbearen arteko kontaktua areagotu nahi luke, merkatuan «zer trebakuntza-behar eta –eskaera dauden jakiteko» eta, hartara, merkatu horretan artekari gisa jardun ahal izateko.
Onda Vasca-ren «Euskadi Hoy» saioan egin ditu Enpleguko eta Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburtok adierazpen horiek.
Halaber aipatu du Juan Maria Aburtok Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta atxiki beharra, eta ez da laguntza hori jasotzeko baldintzak aldatzearen aldeko agertu, hori erabakitzea Legebiltzarrari egokituagatik ere.
Gizarte-eragileekiko elkarrizketa eta hitzarmen posibleei dagokienez, egoera «zaila» dela onartu du Aburto sailburuak; haatik, alde guztiak elkartzeko moduko «mahai» bat antolatzeko moduaren bila dihardutela adierazi du. «Ezin diogu elkarrizketari uko egin, asko baitugu jokoan», gehitu du.
-
-
2013.eko otsailak 08
Comentario de Twitter:
El #adanismo como forma de hacer política: “Lanbide no hace bien ninguna de las funciones“ http://t.co/WCwSjqTC https://t.co/VYM8DTKf -
2013.eko otsailak 08
Comentario de Twitter:
El #adanismo como forma de hacer política: “Lanbide no hace bien ninguna de las funciones“ http://t.co/WCwSjqTC https://t.co/VYM8DTKf