Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek astelehenean, otsailaren 11n, Azpeitiko inauterietako gaueko autobusen zerbitzu berezia eskainiko du

2013.eko otsailak 07

OTSAILAREN 9AN ETA 10EAN DONOSTIATIK IGAROTZEAN AUTOBUSEN IBILBIDEA ALDATUKO DU

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren otsailaren 11tik (astelehenetik) 12ra (asteartera) autobusen zerbitzu berezia eskainiko du AZPEITIKO INAUTERIEN ospakizuna dela eta. Era berean, otsailaren 9an eta 10ean, Donostiatik igarotzean autobusen ibilbidea aldatuko du Gipuzkoako hiriburuan ospatuko diren INAUTERIAK direla eta.

Otsailaren 11tik (astelehenetik), 12ra (asteartera), Euskotrenek autobusen zerbitzu bereziak eskainiko ditu AZPEITIA – AZKOITIA eta AZPEITIA – ZUMAIA lineatan, AZPEITIKO INAUTERIETARA joan nahi duten pertsonek garraio publikoa erabil dezaten haien joan-etorrietarako.

Gaueko zerbitzu berezien ordutegiak, linea bietako ohiko zerbitzua osatuko dutenak, ondorengo hauek izango dira:

•    Irteerak Azpeititik Azkoitira: 1:00ean; 2:00etan; 3:20an; 4:00etan eta 5:20an. Ibilbidea Azpeitiko Anbulatoriotik hasiko da.

•    Irteerak Azpeititik Zumaiara: 2:30ean eta 4:30ean. Ibilbidea Azpeitiko Anbulatoriotik hasiko dute.


OTSAILAK 9 ETA 10: IBILBIDE ALDAKETA DONOSTIAN

Donostian ospatuko diren INAUTERIAK direla eta, otsailaren 9an (larunbatean) eta 10ean (igandean), Euskotrenek Gipuzkoako hiriburuan autobusen sarrerako eta irteerako ibilbidea aldatuko du ondorengo ordutegi hauetan: 15:30ak eta 20:15ak bitartean, otsailaren 9an, larunbatean; eta 10:30ak eta 13:30ak bitartean, eta 15:30ak eta 20:15ak bitartean, otsailaren 10ean, igandean.

Aipatutako ordutegi tarteetan, Donostian bidaiariak jaisteko geralekua Easo kalearekin burutzen duten bidegurutzera atzeratuko da.

Beste aldetik, ordu horietan ere otsailaren 9an eta 10ean, Donostiako irteerak Easo kaletik burutuko dira (eskuarki Askatasun Etorbidetik egiten ohi dira). Hori dela eta, ibilbidearen hasiera geralekua Zubieta kaleko 22. zenbakian egongo da kokatuta, Lasarteko markesinan eta Donostiako 16. zenbakian, Etorbideko ohiko geralekua ordezkatuz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau