Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2013/02/14)

2013.eko otsailak 15

Gai-zerrenda:

1. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arabako lurralde historikoko zenbait eremutan ibaiek gainezka egitean landabideetan eragindako kalteengatik eta lursailak urpetu izanagatik hondamendi-gunetzat jotzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0056)

2. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Osakidetzan Osabide lanabesa euskaraz izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0027)

3. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0013)

4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko hauteskunde-sisteman aldaketak egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0028)

5. EH Bildu legebiltzar taldeak egindako legez besteko proposamena, sektore publikoko behin-behineko langileei finikitatutako kontratuei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0044)

6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0042)

7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari 2003 eta 2012 artean administrazio publikoek Epsilon Euskadi SLri emandako laguntza, diru-laguntza, mailegu eta abalei buruzko fiskalizazio-txosten bat egin dezala eskatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0043)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau