Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Eskola 2.0 jardunaldia

2010.eko martxoak 10

Bihartik aurrera, Euskadiko eskola publikoek 9.500 esku-ordenagailu jasoko dituzte lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzat 

Sailburuaren hitzetan, Hezkuntza sistemari hizkuntz berri bat gahitu behar zaio: "teknologia". Isabel Celaak Estola 2.0 jardunaldia inauguratu du eta bertan 400 irakasle eta hezkuntzaren profesionalak izan dira.

Eusko Jaurlaritzak 19.000 ordenagailu eramangarri jarriko ditu EAEko ikastetxeetako lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleen eskura, martxoa amaitu orduko. Eskola publikoetan 9.500 bananduko ditu, datorren astelehenetik aurrera; eskola kontzertatuetara, berriz, martxo amaierarako iritsiko dira gainerakoak. 

Iragarpena Isabel Celaa Hezkuntza Sailburuak egin du EITBk Bilbon duen egoitza nagusian Eskola 2.0 ekimanaren harira egin den jardunaldiaren baita. Jardunaldi horretan 400 irakasle bildu dira, baita teknologia berrietako adituak ere. 

Celaak esan duenez, Eskola 2.0 programa ezartzen denean, ikastetxeetako informatika gelez barik, "informatizatutako geletaz hitz egitera igaroko gara". 

Programa honi esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du. Egitasmoa "eraikitzen" ari direla onartu du Celaak. Teknologia berriak tutoreek eta ikasleek elkarrekin erabiliko dituzte ekimen honen bitartez. 

Sailburuaren hitzetan, 19.000 ordenagailu berri hauei esker, ikastetxe bakoitzean ordenagailu bana izango dute sei ikasle bakoitzeko (orain bakarra dago 12 ikasle bakoitzeko). Bihar bertan 9.500 ordenagailu banatuko dituzte EAEko ikastetxe publikoetan.

4 iruzkin
  • @luismiglesias
    2010.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @JuancarIKT: @luismiglesias Todos los videos los tenéis aquí : http://bit.ly/bStZSM Gracias. Los iré ojeando. Seguro que se aprende

  • @luismiglesias
    2010.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @JuancarIKT: @luismiglesias Todos los videos los tenéis aquí : http://bit.ly/bStZSM

  • @JuancarIKT
    2010.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    @luismiglesias Todos los videos los tenéis aquí : http://bit.ly/bStZSM

  • 2010.eko martxoak 11

    En general la jornada fue provechosa. De todas formas hubo un momento que desearía no pasase desapercibido para los "responsables" de Educación. Bueno al grano, la conexión falló en un momento clave.
    Espero que les sirva de ejemplo, pues eso mismo nos sucede frecuentemente en los centros y la respuesta que debemos dar como dinamizadores "IKT" no la tenemos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá sailburua