Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak, Gurutzetako, Basurtoko eta Galdakao-Usansoloko Ospitaleko kudeatzaileak izendatuko ditu

2013.eko otsailak 07

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Bizkaiko ospitaleetako kargudunak berritzeari ekin dio.  

Horrela, Santiago Rabanal Retolaza izango da Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko  zuzendari kudeatzaile berria, Gregorio Achútegui ordezkatuz.

Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, Urologian espezializatua, ibilbide luze eta zabala egina du osasun-kudeaketan Osakidetzaren sareko hainbat ospitaleren buru. Egun, Santiago Rabanal buru zen Galdakao-Usansolo ospitalean eta aurretik, erantzukizun handiko karguak bete zituen San Eloy ospitalean, Basurtoko Unibertsitate ospitalean eta Gurutzetako Unibertsitate ospitalean.

Basurtoko Unibertsitate ospitalean Michol González Torres andrea izendatuko da zuzendari kudeatzaile, Julen Ballestero ordezkatuz karguan.

Michol González Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren buru izan zen 2005 eta 2007 urte bitartean. Aurretik ere, Gurutzetako Ospitaleko Zuzendaritza Medikoaren Zuzendaritzaren buru izan zen eta erantzukizun handiko beste lanpostu batzuetan aritu zen Lehen Mailako Atentzioan.

Azkenik, Jon Guajardo Remachak Galdakao-Usansolo ospitala zuzenduko du. Izan ere, aurretik ere, 2003 eta 2009 urte bitartean, bertan aritu zen zuzendari mediku.

Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua, erantzukizun handiko hainbat zuzendaritza-postutan aritu da, esaterako, Zumarraga ospitaleko  Gerentzian.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @galdakaon
    2013.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    Jon Guajardo Remacha es el nuevo Gerente del Hospital de Usansolo-Galdakao (ya estuvo en 2003-2009) #Galdakaon http://t.co/BBIhPbMF