Berriak Lehendakaritza
Eu

NABOk 40. urteurrena eta 2013ko lehen bilera izan ditu, Asier Vallejo Itsaso gonbidatu duela

2013.eko otsailak 08

NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen federazioak, Salt Lake Cityn egin du bere negu/eguberriko bilkura (urtean egiten dituen osoko hiru bilkuretako lehena) bertako Euskal Etxearen (Utah Basque Club) Basque Dinner & Dance ekimenarekin batera. 31 euskal elkarte iparamerikarrek bidali dute ordezkaritza bilkurara, eta  gonbidatu berezi gisa izan dute Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal  Komunitatearentzako zuzendari berria. Hauxe izan da kargua hartu ondoren kanpora egin duen lehenengo bidaia ofiziala. NABOk aurten ospatuko du 1973an Renon (Nevada) sortu zuteneko 40. urteurrena. Zuzendariaren bidaian Reno, Boise eta New York ere sartzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Vallejo Itsaso, Benan Oregi, Noemi Gonzalo, Kate Camino, Mary Gaztambide