
Euskotrenek Bilboko eta Gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztuko du inauterietako desfilea dela eta
Inauterietako desfileak direla eta, datorren otsailaren 9an, larunbatean, Bilboko eta Gasteizko tranbiek zirkulazioan eragina izango dute mozketa partzialekin. Horrez gain, otsailaren 10ean, igandean goizez beste mozketa bat egongo da Gasteizko tranbian.
BILBOKO TRANBIA
Otsailaren 9an zirkulazioa moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Atxuri-La Casilla . . . . . . . . . . 17:20an
Azken irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 17:03an
Lehen irteera Atxuri-la Casilla . . . . . . . . . . 20:30ean
Lehen irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 20:13an
GASTEIZKO TRANBIA
Otsailak 9
Zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakitunako geralekuen artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 17:45ean
Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 17:52an
Azken irteera Angulematik Abetxukora . . . . 18:08an
Azken irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 18:16an
Lehen irteera Angulematik Abetxukora . . . . 21:38an
Lehen irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 21:45ean
Lehen irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 21:15ean
Lehen irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 21:22an
Otsailak 10
Zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakitunako geralekuen artean, goizeko 11:30etatik 14:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 11:00etan
Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 11:07an
Azken irteera Angulematik Abetxukora . . . . 11:23an
Azken irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 11:31n
Lehen irteera Angulematik Abetxukora . . . . 14:38an
Lehen irteera Angulematik Ibaiondora . . . . . 14:31n
Lehen irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . . . 14:00etan
Lehen irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . . . 14:07an
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.