Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Aguirrek ziurtatu du, euskal ekonomiak, urte arteko hazkunde tasa aurtengo bigarren hiruhilekora aurreratuko duela

2010.eko martxoak 10

Eusko Jaurlaritzako arduradun ekonomikoak, 2010ean % 0,5eko urte arteko hazkunde tasa bat lortzeko aurreikuspena mantentzen du

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, aurreratu du, datozen hilabeteotan, euskal ekonomiari buruzko adierazle nagusietan hobekuntzak egongo direla. Horietako bat, gainera, aurreikuspenek iragartzen zutena baino lehenago izango da. Horrela, aurtengo bigarren hiruhilekoak izango dituen urte arteko hazkunde tasek erakutsiko dute euskal ekonomiak “suspertze bidean” jarraitzen duela.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, ziurtatu du euskal ekonomiak aurtengo bigarren hiruhilekora aurreratuko dituela “urte arteko hazkunde tasak”, horrela, 2009ko lehenengo hiruhilekoan hasitako “suspertze bidean” jarraituz. Aurreikuspenek zioten, urte arteko hazkunde hori ez zela emango urteko hirugarren hiruhilekora arte. Aguirrek adierazi du zinez uste duela euskal ekonomiak, Europako ekonomia nagusiek hasi duten “susperraldira atxikitzeko gaitasun itzela” duela. Gainera, sailburuak, 2010erako zuen urteko hazkundearen % 0,5eko aurreikuspena mantentzen du, eta horrek “krisitik irteteko abiapuntua ona” dela esan nahi du.

Loyola Mediari eskainitako elkarrizketa batean, Carlos Aguirre sailburuak aurreratu du, gobernu zentralak aztertutako BEZaren igoerak “ez duela funtsezko eraginik izango” euskal enpresa eta ekonomian.

Aguirrek herri administraziotik eskaintzen ari diren laguntza publikoen “zati handi bat” mantentzeko apustua egin du. “Ez da ona hegazkin bati biraketak kentzea aireratzen ari denean”, adierazi du sailburuak adibide gisa, sektore publikoaren laguntzak bat-batean kenduko balira euskal ekonomiari gertatuko litzaiokeenari buruz hitz egitean.

Sailburuak garrantzia kendu dio BEZaren igoerari eta horrek, krisiak eragindako euskal enpresa eta ekonomian izan lezakeen oihartzunari. Aguirrek ziurtatu duenez, igoera horrek “ez du funtsezko eraginik izango”, izan ere, enpresak produktu iraunkorren erosketa aurreratzen ari dira, “inflazioaren une oso baxuaz baliatuz”, eta beraz, igoera hori “ez litzateke nabaritu behar”. Aguirrek, BEZaren igoera hori defendatu egin du, izan ere, adierazi duenez, “beharrezkoa da une honetan ematen ari garen gizarte prestazioetarako behar adinako diru-sarrerak mantentzeko”.

Brasilera bidaia

Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat euskal enpresen internazionalizazioa sustatzea da. Horregatik da hain garrantzitsua martxoaren amaieran Brasilera egingo den enpresa bidaia. Aguirrek adierazi du, bidaia honen garrantzia, Hego Amerikako herrialde horren ekonomia “izugarri ahaltsuan” datzala. “Brasilen egon behar dugu eta bertan hobeto kokatu behar gara”, esan du sailburuak. Gainera, herrialde horren “proiektuak kudeatzeko eta inbertsioak egiteko ahalmena” nabarmendu ditu.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre