Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, Ertzaintzako buruekin bildu da gaur arratsaldean, atzo Legebiltzarrean aurkeztu zituen jardun ildoak haiei azaltzeko

2013.eko otsailak 05

Bilera Ertzaintzaren egoitza nagusian izan da, Erandion

Segurtasun sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, Ertzaintzako ehunka bururekin bildu da datozen lau urteetan Segurtasun Sailaren ildo estrategiko nagusiak, atzo Legebiltzarrean aurkeztu zituenak, haiei azaltzeko; Segurtasun sailburuarekin batera bileran izan dira, halaber, Josu Zubiaga eta Iñaki Gurtubai Segurtasun eta Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak, Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo, Arkauteko Akademiako zuzendaria eta bere taldeko beste kargu batzuetako zenbait arduradun.

Bilera Ertzaintzaren egoitza nagusian izan da, Erandion, eta bertan, Segurtasun sailburuak segurtasuneko politika publikoen oinarri izango diren kontzeptu eta jardun nabarmenenak azaldu ditu Ertzaintzako ehunka bururen aurrean (unitate eta alorretako buruak eta buruordeak, hiru lurraldeetakoak).

Lehen aldiz batzartu da Estefanía Beltrán de Heredia buruekin; euskal gizarteak bizi duen errealitate berriari buruz hitz egin die, eta Segurtasun Sailaren xedeak eta lehentasunak zerrendatu ditu, Ertzaintzako buruek, bidenabar, Euskal Polizia Autonomoan lanean ari diren 8.000 agenteei mezua helarazteko.

Batzarra bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko titularrak aukera izan du Ertzaintzako buruekin briefing bat egiteko, giro lasaiagoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)