Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Hezkuntzako eta Osasuneko «zerbitzu nagusiak» ez dira murriztuko

2013.eko otsailak 06

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzako sailburuak adierazi du diru-sarreren murrizketa «oso handia» izan dela eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak «zerbait ukitu» beharko duela Osasunaren eta Hezkuntzaren arloetan. Halere, «euskal gizarteak behar dituen zerbitzu nagusiak» ez direla murriztuko azaldu du, eta hauxe erantsi: «Osasun eta Hezkuntza arloan murrizten diren gastuak ez dira oinarrizkoak izango».

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzako sailburua Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan mintzatu da gaur. Aurtengo kontuetan jasotako lehentasunen artean, bazterkeria-politiken aurkako borroka dagoela gaineratu du sailburuak.

Gatzagaetxebarriak adierazi du Euskadiko 2012ko BPGa % 1,1 jaitsi dela, eta aurtengo aurreikuspenak ere horiexek direla; halaber, 2014rako % 1,2ko hazkundea aurreikusten dutela ere iragarri du sailburuak. Dena den, datu horiek ez dira ofizialak.

Ogasun eta Finantzako sailburuak berak 2014. urteaz hitz egiteko goizegi dela onartu du; nolanahi ere, Euskadik urte horretarako «baliabide gehiago» edukitzea pentsatzekoa dela azaldu du, betiere Estatuarekin hainbat gai konpontzen badira; besteak beste Itun Ekonomikoa edo Kupoaren diferentzia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)