Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

6.198 langabe gehiago ditu Euskadik urtarrila amaituta

2013.eko otsailak 04

6.198 langabe gehiago daude Euskadin urtarrilean aurreko hilean baino; alegia, abenduan baino % 3,67 gehiago. Autonomia-erkidegoan 175.281 lagun zebiltzan enplegu bila aurreko hilabetea bukatuta, Lanbideko erregistroen arabera. Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2012ko abenduan baino 1.213 langabe gehiago daude, % 4,56 gehiago, hain zuzen. Guztira, 27.797 lagun.

BIZKAIA: 2012ko abenduan baino 2.950 langabe gehiago daude, % 3,11 gehiago, hain zuzen. Guztira, 97.761 lagun.

GIPUZKOA: 2012ko abenduan baino 2.035 langabe gehiago daude, % 4,27 gehiago, hain zuzen. Guztira, 49.723 lagun.

1.832 gizonek eta 4.366 emakumek galdu dute lana urtarrilean, abenduan baino % 2,17 eta % 5,17 gehiago, hurrenez hurren. Langabeen % 49,98 emakumezkoak dira.

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 516 langabe gehiago izan ziren urtarrilean abenduan baino (+% 3,89). Are okerragoa izan zen 25-45 urte bitartekoentzako bilakaera: 3,314 langabe gehiago daude (+% 3,76). 45 urtetik gorako langabeen artean, berriz, 2.368 langabe gehiago izan dira (+% 3,5).

Sektoreka, industrian, 444 pertsona gehiago gelditu ziren lanik gabe, hau da, % 1,69ko igoera izan da; eraikuntzan, aldiz, 308 pertsona gehiago izan dira, beraz, % 1,51ko igoera izan da; eta zerbitzuen sektorean izan da bilakaerarik txarrena: 5.361 pertsona gehiago izan dira (+% 5,08). Lehen sektoreari dagokionez, azkenik, 51 langabe gutxiago izan dira (-% 1,76).

Lehendik lanik ez zutenen artean ere handitu da langabezia, 136 pertsona, hain zuzen (+% 0,97).

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 20,9), Enkarterria (% 19,59), Bilbo (% 18,64), Ibaizabal (% 17,95) eta Aiara (% 17,55). Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 8,53), Arabako mendialdea (% 11,34), Deba  goiena (% 12,13), Goierri (% 12,22) eta Uribealdea (% 12,22).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa urtarrilean

Urtarrilean, 874.291 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 13.369 gutxiago.

Urtarrilean, kontratazio-kopurua 53.781koa izan da EAEn; kontratazio horietatik 4.651, % 8,65 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 53.781era iritsi da, iazko hil berean baino % 1,53 gehiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 4.651 izan da, iaz baino % 40,64 handiagoa.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @_elboulevard
    2013.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cierra enero con 6.198 personas más en situación de desempleo . http://t.co/yKXgEy18

  • @avefenixaura
    2013.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cierra enero con 6.198 personas más en situación de desempleo . http://t.co/yKXgEy18