Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadiko Turismoak “MISSION: EUSKADI”,bideojoko erakargarria, erraza eta dibertigarria, publiko guztientzako egokia aurkeztu du FITUR-en

2013.eko otsailak 04

Bideojokoak, jolasteaz eta dibertitzeaz gain, sariak irabazteko aukera ematen du Euskadiko paisai desberdinen gainetik hegan eginaz eta esperientzi berrietaz gozatuz.

"Mission: Euskadi" igarotako asteburu honetan aurkeztu da Fitur-en partaidetza handiarekin.

Bideojokoaren helburua gure jomugaren aniztasuna era atseginean eta dibertigarrian ezagutzera ematea da.

 

Diseinu erakargarria eta jolasteko erraza edozein publiko motarentzako, Euskadiko Turismoak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, igarotako asteburuan martxan jarri du bideojoko berri bat era atseginean eta dibertigarrian gure jomugaren aniztasun zabala ezagutzera emateko asmoarekin.

Aurkezpena Madrilgo Fitur azokan izan da, arrakasta handiarekin, Euskadiren stand-ean, non larunbatean eta igandean ipad batzuk jarri ziren bisitariek sartu eta jokoan parte hartzeko.

 

Dena den, edozein tokitik jolas daiteke, jokoa dohainik deskargatu daitekeelako, bai App Store-n bai Google Play-n iOS eta Android sistemetarako, "missioneuskadi.euskadisaboreala.es" website ofizialan jokatzeko aukera izateaz gain.

Igarotako asteburu honetan 1.116 jokatutako partida zenbatu dira, gehienak Fitur-en in situ jokatuak eta, aldi berean, 215 web-aren bidez eta beste 37 Android euskarrietan. Gainera, eta asteazkenaz geroztik, jokoak smartphone eta tablet-etarako 1.500 deskarga izan ditu.

Oso bideojoko entretenigarria da, elementu klasikoak eta gaur egungo casual game-ak duten ezaugarriak batzen dituena eta joko-kontrol oso intuitiboekin smartphone-en edota tablet-en ukipen-pantailetan oinarrituak.

Partaideak sendi bereko 5 pertsonaien artean aukera dezake globo aerostatiko baten barruan abenturan parte hartzeko, Euskadiko toki turistiko desberdinen gainetik hegan eginaz eta hainbat arerioen erasoa ekidituz. 6 "pantaila-jomugen" artean aukera daiteke: Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Arabako Errioxa, Euskadi Kosta eta Euskadi Berdea, hau da, jokoa igarotzen den eskenatokiak dira eta denetan, airez edota lurrez agertzen diren "arerio" desberdinei aurre egin beharko zaie (txoriak, OHEak-objektu hegalari ezezagunak, sorginak, zesta-puntako jokalariak, sardina-saltzaileak, sukaldariak, futbolariak, etabar). Guztia, pantaila bakoitzan izarrak harrapatuz puntuak eta "polaroid" argazki gehienak lortzeko, eta energiarik ez galtzeko arerioak ekiditzeko asmoarekin.

Gainera, asteburuan zehar euren puntuazioaren ranking-a erregistratu zuten jokalarien artean, Euskadira asteburu bat zozketatu da, Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizen artean aukeratzeko, pintxo-ibilbide bat, hotel batean bi gau eta upeltegietara, museoetara eta abarretara bisita gidatuekin, besteak beste. Irabazleen izenak otsailaren 12an emango dira ezagutzera sare sozialetako kanal desberdinen bidez.

Jokoaren publizidade spot-a ikusteko lotura Euskadi Turismoko "YouTube" kanalean:

http://youtu.be/H2NxpGzMCIg

edo youtube.com/TurismoEuskadi

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2015.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    Turismo de Euskadi ha presentado en FITUR un nuevo videojuego atractivo, sencillo y divertido, apto para todos l... http://t.co/XPejLbnUfC

  • @Asadapi
    2013.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Turismo de Euskadi ha presentado en FITUR un nuevo videojuego atractivo y sencillo, apto para todos http://t.co/5WgTRFiH

Komunikabideek behera kargatzeko