Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: "Gure lurralde-estrategial herrialdearen garapena sustatuko du"

2013.eko otsailak 13

Oregi sailburuak bere sailaren lan-ildoak azaldu ditu Legebiltzarrean. «Zerbitzu publikoa hobetzeko ezinbestekoa da gizartearen eta erakundeen arteko hitzarmena». «Sustatu ditzagun Jundiz eta Forondako aireportua polo intermodal gisa, trenarekin batera, gure portuei zerbitzu osagarriak eskaintzeko». «Jaizkibian itunduko den Pasaiako ingurunearen eta kaiaren premiazko biziberritzea; euskal trenbide-sare berria aukera bat da eskualde horrentzat». «Lezoko logistika-plataformak nazioarteko zabalera izango duen trenbide-lotura zuzena izango du Hendaiara arte». «Bizkaian lehentasuna izango du Bilboko portuarekin lotuko duen hegoaldeko trenbide-konexioak». «Beste erakunde batzuekin eta Sustapen Ministerioarekin hitzartuko ditugu abiadura handiko trenaren, portuen eta aireportuen garapenak». «Korridore ekologikoak sustatuko ditugu espazio naturalen euskal sarean». «Ingurumen arloko administrazio-prozedurak sinplifikatzeko lan egingo dugu, enpresen lehiakortasuna errazteko». «"Txartel bakarrak" lehentasuna izango du garraioen agendan».

Ana Oregik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Jaurlaritza berriaren lurralde-estrategia «Herrialdearen garapena bultzatzea» izango dela bermatu du Eusko Legebiltzarrean. Oregik Jundiz industrialdea (Araba) sustatzea eta Forondako aireportua indartzea proposatu du euskal portuen zerbitzu osagarri gisa; horrez gain, Pasaiako portuko kaiaren eta ingurunearen premiazko biziberritzea eta hura Bilboko portuarekin lotuko duen hegoaldeko trenbide-lotura gauzatzea proposatu du. Era berean, ingurumen arloko administrazio-prozedurak sinplifikatuko direla jakinarazi du, horrela, enpresen lehiakortasuna errazteko.

Antonio Aiz garraio-sailburuordearekin, José Antonio Galera ingurumen-sailburuordearekin, eta Izaskun Iriarte kabinete-zuzendariarekin batera, Ana Oregik bere sailaren ildo estrategikoak definitu ditu. «Errealistak izan behar dugu –adierazi du–, eta gure lurraldeak bizi duen egoera larriaren diagnosia eta analisia egiteko garaia da; hori dela-eta, eskura ditugun baliabideez baliatu eta elkarrizketa eta adostasuna sustatu behar ditugu gobernantza egoki baten oinarriak finkatzeko».

«Lurralde Estrategia egoki batek lurraldearen erabilerak antolatuko ditu epe luzera, gaur egungo erronkei erantzuten dien bitartean: gune natural babestu gehiago, plangintza hidrologikoa, demografiaren bilakaera, pertsonen eta salgaien mugikortasuna, garraio-azpiegiturak, garraio anitzeko sistema eta gune logistikoak, horiek guztiak lurralde-antolaketaren ildoak eguneratuz», adierazi du Oregik.

Bizkortasun burokratikoa
Oregik «ingurumen-kudeaketari dagokionez pertsonei eta enpresei administrazio-prozedurak eta -baldintzak sinplifikatu» beharra adierazi die euskal legebiltzarkideei, «enpresen lehiakortasuna ahalbidetuko duten ebazpen positibo dinamikoagoak erraztuz». «Administrazio publiko guztiak koordinatuko ditugu, krisi ekonomikoaren egoera zailari aurre egiteko beharrezkoa den ekimen pribatua eta publikoa oztopatu gabe».

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak euskal biztanle gehienen izaera hiritarra azpimarratu du, eta bere ustez, «pertsonen, enpresen eta zerbitzuen gertutasunak beren baliabideak modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan erabiliko dituzten hiriak eraikitzeko aukerak eskaintzen ditu, eta horrek gure lurralde-estrategia marrazten du, gure herrialdeari balio gehiago emanez».

«Lurralde hiritarra gara, erdiguneetan 5.762 biztanleko dentsitatea dugu km2 bakoitzeko, eta horrek gure ingurumen-jarduketaren agertokia zehazten du», adierazi du ingurumen-sailburuak. «Are gehiago sendotu behar ditugun babes bereziko eremuen eta gune naturalen sare bat dugu; horiek korridore ekologikoekin eta ibai-inguruekin lotu behar ditugu, Alpeetatik Europako Mendietaraino doan testuinguru geografiko naturalari jarraipena emanez». Urdaibaiko biosfera-erreserbaren eginkizuna oso azpimarragarria da eskema berri horretan.

Uren arloari dagokienez, Oregi sailburuak «administrazioen artean hitzartutako politika hidrauliko» bat nabarmendu du. Herritarrak ehuneko ehun hornitzea eta saneamendu-helburuak betetzea da xedea, era berean, «gune hondatuak berreskuratuz».

«Zalantzarik gabe, klimatologiak eragindako aurkako gertakarien kudeaketak –uholdeak eta lehorteak– eta herritarrek jasan ditzaketen arriskuen murrizketak lehentasuna du guretzat», gehitu du Oregik. «Hori guztia behar bezala gauzatu da Urumea (Hernani, Astigarraga eta Donostia), Nerbioi (Basauri), Gobela (Getxo) eta Gasteizko hegoaldeko ibaien konponketan».

Ekodiseinua
EAEko Ingurumen arloko arduradun nagusiak babestuko dituen proiektuek «dagozkien berme guztiak beteko dituzte ingurumenaren babesari dagokionez, enpresen ekoeraginkortasuna eta ekodiseinua bilatuz, eta enpresa-ehunean teknologia garbiagoak txertatu daitezela sustatuz, horrela, produktu berriak eta zerbitzu berdeagoak merkaturatzeko».

Hiri-hondakinen kudeaketari dagokionez, eta Oregik gogoratu duen moduan, «2006. urtean Eusko Legebiltzarrak Hiri Hondakinen Koordinaziorako Organo baten sorrera onartu zuen, foru-aldundiekin batera, EAEko hiri-hondakin solidoen kudeaketarako plangintza-esparruaren irizpideak sortzeko, betiere dagozkien eragileen partaidetza bermatuz».

«Plangintza hori eskura ditugun hondakin-inbentarioetako datuetan oinarrituta gauzatu behar da, hiri-hondakinen kudeaketarako hitzartutako ildo batzuk garatuz, betiere hondakinen plangintza orokorraren barnean, eta Euskadiko hiri-hondakinen balorizaziorako eta kudeaketarako azpiegituren ekonomia, ingurumen eta gizarte arloko aldez aurretiko azterketa egin ondoren».

Zatikapen hidraulikoa
«Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren kudeaketari dagokionez, akuiferoak, biodibertsitatea eta ingurumena babestea da gure erantzukizuna. Badakigu erauzketa-jarduketa mota batzuek kalteak eragin ditzaketela gure natura-ondarean, eta, horrenbestez, zatikapen hidraulikoaren teknikaren inguruan abiarazitako prozesu honen jarraipen arduratsua egiten ari gara», adierazi du sailburuak. «Argi dago baldintza egokietan energia- eta meatze-baliabideak aprobetxatu daitezkeela, baina, gure ingurumen-kudeaketak adierazten digun moduan, emandako urrats guztiak kontrolatu behar ditugu egoera konponezinak eta itzulezinak saihesteko».

Garraioa

«Euskal trenbide-sare berria herrialde honetako proiektu handi bat da eta gobernu honek harekin jarraitzeko hitza eman du», azpimarratu du Oregik. «Guk aurrera jarraitzen dugu gure konpromisoarekin eta Madrilek eta Parisek beren abiadura handiko Valladolid-Gasteiz eta Behobia/Dax tarteak bukatu ditzatela eskatzen dugu, 2019-2020 urteetan Europak Lisboa-Madril-Hendaia-Paris ardatz atlantikoan trenbide-komunikazio modernoa eta jasangarria izan dezan, Europako “TEN-T”-an  aurreikusten den moduan».

«Nire saila hasiera-hasieratik ari da xede hori lortzeko lan egiten. Duela egun batzuk Pastor ministroarekin landu nuen gaia, eta gauza bera egingo dugu Frédéric Cuvillier homologo galiarraren teknikariekin ere. Adif eta Euskal Trenbide Sarea «Y» horretan egiten ari diren lana trenbide-loturen definizioarekin amaituko da, bidaiarientzat, Donostiatik Behobiara, eta salgaientzat, Pasaiako Portutik/Lezotik mugara, Europako zabalera estandarrean; era berean, hegoaldeko trenbidea gaituko da Bilboko portu berriraino». Horrez gain, Oregik «Sustapen Ministerioarekin dituen lankidetza-esparruak» gailendu ditu, «hiriburuek abiadura handiko trenera irismen zuzena izan dezatela errazteko».

Donostialdeako Burnibide sarea
Donostialdeako topoa/metroa eguneratu beharra ere azpimarratu du Oregik, administrazio-prozeduren hitzarmenaren eta betetze zorrotzaren barnean. «Gipuzkoako hiriburuaren eta haren hinterland (Bidasoa, Oarsoaldea/Lasarte Oria) delakoaren mugikortasunean bitarteko garrantzitsua izango den horren ezaugarriak dagozkien administrazioekin —kasu honetan, Donostiako Udala— buru-belarri eztabaidatzeko eta diseinatzeko balio behar digute gaur egun bizi ditugun ekonomia-bitartekoen murrizketek: finantzaketa, legezko baldintzak betetzea eta etorkizunera begira ikusmen handia duen proiektu baten diseinu egokia».

Oregik adierazi duen moduan, Bilboko metroko 3. lineak aurrera jarraitzen du; aldi berean, bere sailak txartel bakarraren garapenean lan egiten jarraitzen du beste erakunde batzuekin, haren jarduketaren ildo nagusietako bat. Aireportuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aireportuen, Biarritzeko aireportuaren eta inguruko aireportuen arteko osagarritasuna sustatzearen alde agertu da, betiere kudeaketa egoki batek gure garraioaren sektore honi eraginkortasuna itzuliko liokeela eta horien etorkizuna bermatuko lukeela gogoratuz.

«Ditugun baliabideak behar bezala administratzeko eta horien arabera jarduteko garaia da, garapenaren eta ongizatearen lehengo mailak berreskuratu arte. Hemendik gure garapena behar bezala kudeatzen badugu, hura Europako herrialde eta eskualde aurreratuenen antzekoa izan daitekeela erakutsi du gure autogobernuak. Gobernu autonomiko berritik jarraituko dugun lurralde-estrategiak herrialdearen garapena sustatuko du», amaitu du sailburuak.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko apirilak 13

    Buenas tardes:
    Algo que está pidiendo a gritos es el puerto exterior de Pasajes,pues el anterior ha
    quedado pequeño y obsoleto para el movimiento ágil y con más espacio de todo tipo
    de mercancías.

  • Ingurumena
    2013.eko martxoak 15

    Gracias por su participación. El aeropuerto de Vitoria-Foronda está gestionado por Aena dentro de la gestión estatal aeroportuaria. Desde el Gobierno Vasco se pretende potenciar la capacidad de el aeropuerto de la capital vasca junto a la capacidad logística de su entorno: Jundiz, CTV, Arasur, conexiones ferroviarias y por carretera además de los servicios a los puertos de Bilbao y Pasaia. Pero es necesaria una apuesta decidida desde Aena y el Ministerio de Fomento para hacerlo posible. Estamos trabajando día a día entre ambas administraciones y ojalá ese objetivo pueda verse pronto cumplido.

  • 2013.eko otsailak 14

    Al GV jamás le importó Alava ni Vitoria lo más mínimo, ellos fueron los responsables de la actual situación de Foronda, la señora Arantza Zenarruzabeitia fue la que consiguió que Foronda perdiera todos los vuelos de pasajeros y parte de los de carga y ahora nos extrañamos de que AENA nos haya quitado el 24 H. Si en su día los INUTILES de VIA hubieran hecho bien su trabajo no hubiéramos perdido vuelos y muy posiblemente tampoco hubiéramos perdido el 24 H. Gracias al PNV y sus amiguitos de Eroski no tenemos Mercadona en el Pais Vasco, gracias al PNV tampoco tenemos vuelos en Foronda, AENA no nos hubiera quitado el 24 H si Foronda hubiera sido bien promocionado en su día, y si se hubieran conseguido nuevas rutas o se hubieran mantenido las que ya había no estaríamos jodidos como estamos ahora, es muy fácil culpar a AENA cuando es el PNV los que se han cepillado el aeropuerto. Reconocer de una vez los errores cometidos en lugar de cargarselos a otros y haber si empezamos a VER AVIONES EN FORONDA en lugar de VER TANTA PALABRERIA BARATA. (Un antiguo votante de PNV desengañado con dicho partido)

  • @XabiGV
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Video de la Consejera Ana Oregi en el Parlamento con el plan de trabajo en materia ambiental. Gobierno Vasco #eco http://t.co/8Ojd0QKR

  • @SUnzurrunzaga
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Oregi:"Nuestra estrategia territorial impulsará el desarrollo del país". http://t.co/SQ1MF0Mo

  • @XabiGV
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Oregi:"Nuestra estrategia territorial impulsará el desarrollo del país". http://t.co/SQ1MF0Mo

  • @blancourgoiti
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi en el Parlamento (min 30:25 del vídeo) "eliminación de cargas administrativas a empresas EMAS" http://t.co/PJCD4goT

  • @blancourgoiti
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Comparecencia de Ana Oregi en el Parlamento Vasco "simplificar los requisitos y procedimientos administrativos" http://t.co/PJCD4goT

  • @v_en_c
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    Oregi propone la promoción de Jundiz y la potenciación de Foronda como servicios complementarios para los puertos http://t.co/UGsz4pDl

  • @aitordelavilla
    2013.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Oregi: "Gure lurralde-estrategiak herrialdearen garapena sustatuko du". http://t.co/37GpEuBI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)