Berriak Lehendakaritza
Eu

Iñigo Urkullu lehendakariak bere lehenengo mezua zuzendu dio kanpoan den euskal komunitateari

2013.eko otsailak 01

Iñigo Urkullu lehendakariak kanpoan den euskal komunitateari zuzendutako lehenengo mezuan adierazi du Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasunetako bat Euskadiren nazioartekotza dela “Euskadiren nazioarteko proiekzioa ezinbestekoa delako gure kultura eta gure identitatea munduan zehar zabaltzeko.”

“Munduan presentzia eta proiekzioa irabaztea, nazioartean gure espazio propioa lortzea, gure herriak parte hartze zuzena izatea eta gure herria onartzea”, hori da Lehendakariaren xedea, eta hori “erronka ekonomikoa, kulturala, instituzionala eta politikoa” dela dio Lehendakariak.

Iñigo Urkulluk gaineratu du XXI. mendean “gero eta zabalagoa eta globalagoa den munduan sartu behar duela gure herriak eta elkarrekin egin behar dela hori” eta horretarako “ahalegin publikoak eta pribatuak, ekonomikoak eta kulturalak batu behar ditugula ahalik eta gehien, barne aldekoak zein kanpo aldeko sareak lagun harturik”. “Badakigu gure aktiborik hoberena ordezkatzen duzuela, munduan zehar dagoen euskal sarea zarete”, esan die Lehendakariak.

Gainera, Urkullu lehendakariak kanpoan den euskal komunitate guztiari hurbiltzeko politika eta konpromisoa adierazi ditu, euskal etxe eta federazioen oraingo sarea erabiliz eta hedatuz, izan ere, “gure herria hazteko bermerik hoberena zarete” gehitu du.

Amaitzeko, “Euskadi munduan hazteko” helburuarekin “bidea elkarrekin egiteko” dei egin die Lehendakariak, “kultura bat, identitate sentimendu bat, historia bat eta balore batzuk” partekatzen ditugulako

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jorgenavos
    2013.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari Iñigo Urkullu saluda a la comunidad vasca en el exterior. http://t.co/4UK2ynbN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)