Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Zumaian ospatuko den herri lasterketa dela eta

2013.eko urtarrilak 31

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, igandean, otsailaren 3an, Zumaian autobusen ibilbidea aldatuko du 15:50etik 18:10era bitartean, Zumaian ospatuko den XXVIII. Herri Lasterketa dela eta.

Txomin Agirre eta Pantxita Etxezarreta kaleetako geralekuak kendu egingo dira eta tren geltoki ondoan egingo den geraleku berrira eramango da.

GELTOKITIK IRTENGO DIREN ZERBITZUAK

  • 16:00etan ZUMAIA – DONOSTIA (Autobidez)
  • 16:30ean ZUMAIA – DONOSTIA (Errepidez)
  • 17:00etan ZUMAIA – DONOSTIA (Autobidez)
  • 17:30ean ZUMAIA – DONOSTIA (Errepidez)
  • 18:00etan ZUMAIA – DONOSTIA (Autobidez)

DONOSTIATIK DATOZEN ZERBITZUAK ETA GELTOKIAN BUKATZEN DIRENAK

  • 15:00etan DONOSTIA- ZUMAIA (Errepidez)
  • 16:00etan DONOSTIA – ZUMAIA (Errepidez)
  • 16:40an DONOSTIA – ZUMAIA (Autobidez)
  • 17:00etan DONOSTIA – ZUMAIA (Errepidez)

Era berean Zumaia – Zumarraga arteko zerbitzuak, mozketak irauten duen bitartean saihesbidetik ibiliko dira eta Patxita Etxezarretako geralekua ez dute burutuko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau