Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik ziurtatu du eutsi egingo diotela AHTaren aurrekontu-partidari

2013.eko urtarrilak 30

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren esanetan, abiadura handiko trenaren lanek orain arteko martxari eutsiko diote. Oregik azaldu duenez, azpiegitura honetarako diru-partida Madrildik dator, eta zenbateko horiek ia «konprometituta» daude. Sailburuak gaineratu du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzetako sailburuak berak ere azaldu zuela auzi hori; alegia, abiadura handiko trenerako aurrekontu-partidak bere horretan jarraituko duela. Edonola ere, gai honi berari buruz jardungo dute, besteak beste, Ana Oregik eta Ana Mato sustapen-ministroak aurki egingo duten bileran. Bi agintariek, halaber, EAEko aireportuen egoeraz ere hitz egingo dute, baina, batez ere, Forondakoaz. Sailburuaren esanetan, Arabako aireportuaren egoera «ulertezina» da.

Euskadi Irratiko «Faktoria» programan izan da gaur Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua. Ordu erdi inguruan, Oregik bere saileko gaurkotasun-auziez hitz egin du.

Oregik adierazi du Pasaiako kanpo-portuaren kontra dagoela. Sailburuaren esanetan, helburua barruko portua «berritzea» eta «hobetzea» da, bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzeko.

Donostiako metroa
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak jakinarazi du Donostialdeko metro-proiektuarekin zer egin aztertzen ari direla. Oregik esan du bere sailaren helburua Donostialdea osorik elkartzea dela, baina ohartarazi du ez dela «proiektu faraonikoak» egiteko garaia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)