Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren diasporako zuzendariak Estatu Batuetara egingo du bisita

2013.eko otsailak 01

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Asier Vallejo Itsasok, Estatu Batuetara bidaiatuko du, hango euskal gizataldearekin biltzeko. Otsailaren 2tik 10era izango da han.

Otsailaren 2an Salt Lake City-n (Utah) izango da, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federakuntzaren (NABO) neguko batzarrean. NABOren txosten ekonomikoa eta finantzarioa onartuko da batzarrean eta, besteak beste, euskarari, bideoari eta euskal pilotari buruzko arloko txostenak aztertuko dira.

Otsailaren 4tik 8ra bitartean, berriz, Reno-ra (Nevada) eta Boise-ra (Idaho) joango da, instituzioetako eta unibertsitateko arduradunekin harremanetan jartzeko. Reno-n Nevadako Euskal Ikasketen Zentroaren zuzendariarekin hitz egingo du, baita unibertsitateko beste zenbait pertsona nabarmenekin ere.

Gero Boise-n bilera izango du Idaho Estatuko gobernadore-ordearekin, eta Idaho-Euskadi Fundazioko kideekin. Ondoren, euskal ekipamendu adierazgarriak bisitatuko ditu: Boise-ko Estatu Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa, Cenarrusa Center deritzona, Euskal Museoa eta Kultur Zentroa, ikastola eta "Euzkaldunak" Euskal Etxea. Azkenik, "Arrantza" izeneko ekitaldia ikusiko du Boise-ko Basque Block ospetsuan .

Otsailaren 9an New York-en izango da, Brooklyn-eko Euskal Etxearen mendeurrena prestatzeko egingo diren bileretan parte hartzeko. Horrez gain, Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean bizi diren euskal diasporako zenbait kiderekin ere bilduko da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alexbondie
    2013.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkulu: Quien pudiera ir al NABO: http://t.co/N9Scvee4

  • @iurkulu
    2013.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Quien pudiera ir al NABO: http://t.co/N9Scvee4

  • @ESKLDN
    2013.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Politics: The Basque Government Director for the Diaspora visits the United States: http://t.co/qkoWKGrT

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Vallejo Itsaso, Benan Oregi, Joseba Zulaika, Gloria Totoricagüena, Brad Little