Berriak Osasuna
Eu

Orain arteko joera baieztatu eta gripea ugaritu egin da EAEn

2013.eko urtarrilak 29

Laugarren asteko gertakari-tasa nabarmen handitu da aurreko astearekin alderatuta: 137,52 kasu agertu dira 100.000 biztanleko, nahiz eta piko esanguratsurik izan ez den.

2013ko laugarren astean gripe-tasa nabarmen handitu da: 137,52 kasu erregistratu dira 100.000 biztanleko. Hirugarren astean, berriz, 75,84 kasu erregistratu ziren 100.000 biztanleko.  Gripearen aste honetako joerak epidemia egoerari eutsi dio EAEn, baina pikoak ez dira horren handiak izan, zer urte-sasoitan gauden kontuan hartzen badugu. 

EAEko Mediku Jagoleen Sareak jakinarazi duenez, laborategira bidali dituzten laginen % 46,5 positiboak izan dira, eta isolamendu guztiak B erako birusak izan dira.

Era berean, aurreko astean ospitaleratzea eskatu duten lehendabiziko gripe-kasuak ere agertu dira. Zehazki, gripearekin hiru ospitaleratze-kasu baieztatu dituzte: bi gizonezko eta emakumezko bat, 45 eta 64 urte bitartekoak hirurak ere.

Hirurek ere arrisku-faktoreren bat ageri zuten, eta haietako bat zainketa berezien unitatera eraman behar izan zuten. Hiruretatik bik ez zeukaten txertoa ipinita, nahiz eta arrisku-faktoreren bat izan.

Gripeari buruzko informazio guztia eskuragarri: http:www.euskadi.net/gripe

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2013.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    Se confirma la tendencia y aumenta la actividad gripal en la CAPV http://t.co/jK575OSm http://t.co/JzwdndWE @Gripenet_Es