Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapia Garapen arloko diputatuekin bilduko da, FITUR ospakizuna dela eta

2013.eko urtarrilak 29

Fitur 2013 Turismoko Nazioarteko Azokaren ospakizuna dela eta, bihar Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapia turismoa garatzeko arloetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ardura duten hiru diputatuekin bilduko da José Zurita, Imanol Pradales eta Jon Uriguenekin hurrenez hurren, gero sektore-topaketa bat egiteko gainerako agente publiko eta pribatuekin.

Erakunde-bilera asteazken honetan, bihar, urtarrilaren 30ean, izango da eguerdiko 12etan Euskadik Fiturren (Madrilgo IFEMA azoka esparruan) prestatu duen erakustokian, eta bilera horretan Turismo eta Merkataritza sailburuorde Itziar Epalzak eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuorde Bittor Orozek ere parte hartuko dute.
Topaketa sektoriala. Bilera egin eta gero, eguerdiko 13:30ean, Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako erakunde-ordezkariak Euskadiko erakustokian elkartuko dira eskualdeetako gainerako ordezkariekin eta turismoa sustatzeko gaietan ordezkaritza gehien duten eragile pribatuekin.

Sektoreko topaketa izango da, erakunde-harremanak estutzeko eta turismo sektoreko arlo publiko eta pribatuko indarrak batzeko, Euskadi-Basque Countryren irudia sendotzeko non eta Fiturren, hau da, turismoaren nazioarteko erakusleihorik nagusienean.

Euskadi-ko turismo esperientzien sustapena
Bestalde, bere proposamen nagusiak aurkeztuko ditu Euskadik standean, estatuko eta, batez ere, Madrilgo publikoaren intereseko lau produkturen inguruan antolatuta:
> «Euskadin barrena»: Euskadi osorik nahiz haren zati bat esploratzeko eta deskubritzeko, haren paisaiaren, herri-hirien, kostaren eta barrualdearen, historiaren, kulturaren eta jendearen bidez, gaua toki askotan igarota eta automobila erabilita mugitzeko.

> «Hiri-txangoak»: Hiri bat bizpahiru egunetan deskubritzeko, esploratzeko eta hartaz gozatzeko, erakargarri turistikoak bisitatuz, erosketak eginez eta gaueko giroaz eta bizitzaz gozatuz. Turistak gure helmugarekin egiten duen lehen kontaktua izan ohi da modalitate hau, eta urtean egiten diren bidaia-kopuruarekiko pisu handia duenez, ikaragarri garrantzitsua da produktu hau Euskadirentzat.

> «Gastronomia eta Enoturismoa»: Euskadiko esperientzia gastronomikoaz eta enologikoaz gozatzea da bidaia hauen muina. Produktuak dastatzea eta haiei buruz ikastea. Gastronomiak eta enoturismoak eragindako egonaldietan sukaldari ospetsuen nahiz talentu berrien jatetxeak bisitatzeko eskaintza ugari egiten zaio turistari, bai eta bisita kulturalak egitekoak, lehengaiak ezagutzekoak, jakiak prestatzeko ikastaroak egitekoak, delicatessen produktuak erostekoak eta, jakina, jendearekin adiskide-giroan jardutekoak.

> «Natura aktiboa»: Inguru naturalarekiko kontaktua esperimentatzeko nahiz euskal kostak bertako jarduerak praktikatzeko eskaintzen dituen aukerez baliatzeko bidaiak. Hainbat eskaintza egiten die produktu honek turistei, batzuk publiko generalistari eta besteak espezializatuari.

o «Euskadi naturala»: Bidaiariak halako jarduerak egiteko erabiltzen du inguru naturala, hotel nahiz landa-turismoko etxe batean ostatatuta dagoela.

o Publiko mugatuagoei eskainitzako beste esperientziak: Ornitologia, mendi-ibiliak, zikloturismoa, surfa… Surfak protagonismo berezia izango du aurten, Surfing Euskadi produktu-kluba sortua baita –iazko udan aurkeztu zen, izan ere–, estatuko produktu-klubetan lehena.

Proposamen xehe horiek beste hainbeste liburuxkatan aurkeztuko dira eta bisitarien eskura egongo dira Euskadiren standaren mostradoretan.

Bi liburuxka berri izango dira aurten: alde batetik MICErena (Euskadin jarduteko interesa duen bilera-antolatzaile profesionalentzat) eta, bestetik, surfing Euskadi liburuxka. Horrez gain, gastronomiarekiko interesa dutenei oso erakargarria egingo zaie «Eusko Label» markako Euskal Herriko produktu gastronomikoez egindako platerak prestatzeko errezeta-bilduma.

Ohitura denez, zenbait jarduera programatu ditu Euskadiren standak astebururako, orduan izaten baita feria azken erabiltzaileei (madrildarrei, hain zuzen) irekita.

o Berritasuna. Euskadirako txangoak saltzeko puntua: Lehendabiziko aldiz Fiturren, aurten beren txango turistikoak merkaturatuko dituzte zenbait helmugak. Euskadiren kasuan 7 bidaia-agentzia hartzailek merkaturatuko dituzte esperientziak, aparteko prezioan. Horrez gain, online saltzeko puntu bat ere atonduko da

o Gastronomia-lantegia: Bigarren urtez parte hartu ahal izango dute bisitariek esperientzia gastronomiko batean, standaren tabernan eta Gamarrako Ostalaritza Eskolako profesional baten eskutik. Larunbatean 25na laguneko 5 saio izango dira, eta igandean, berriz, hiru saio.

o Jolas informatikoen txokoa: “Mission Euskadi”. Zortzi iPad ipiniko dira standaren erdi-aldean, bisitariek jolasean aritu daitezen. Hainbat zailtasun gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek zenbait pertsonaia ospetsuren eskutik, gure lurraldearen gainean baloi-bidaia bat egiten duten bitartean. iPaderako erakusle bat ere emango zaie. Eta aldez aurretik Euskadiren turismo-webgunean izena ematen dutenen artean, gure lurrerako bidaia bat zozkatuko da.


 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EndikaVazquez
    2013.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    Tapia y los responsables de promoción turística de las Diputaciones vascas se reúnen ante el ... http://t.co/za6e5tkb https://t.co/8TnxNdQT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Zurita, Imanol Pradales y Jon Uriguen