Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi Yves Wantens Flandesko ordezkariarekin elkartuko da

2013.eko urtarrilak 28

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Yves Francois Wantens eta Dirk Verlee jaunekin elkartu da gaur arratsaldean Lakuan. Flandeseko ordezkaria da Wantens, eta Verlee, berriz, Flandeseko ekonomia- eta merkataritza-agregatua Madrilen. Biekin ere, ingurumenaren eta portuen alorrean elkarlaneko aukerak aztertu dituzte.

 

Ingurumenaren alorrean, Oregik eta Wantensek lankidetza-esparru bat adostu dute Garapen Jasangarrirako Eskualde Gobernuen Sarearen bitartez (Network of regional Governements for Sustainable Develelopment). Euskadi eta Flandes sare horretako bazkide fundatzaile dira.

 

Wantens ekonomialaria da, eta garapen-proiektuen koordinatzaile izan da Zairen, Hegoafrikan eta Somalian, baita Flandesko Gobernuaren ordezkari ere Afrika Australean, Hegoafrikan, Malawin, Mozambiken eta Botswanan. 2008tik hona diplomatikoa da, Flandesen ordezkaria Espainian. Dirk Verlee, berriz, Flandesko Gobernuaren merkataritza- eta ekonomia-aholkularia da Madrilen, eta egiteko bera izan du Aljerian, Tunisian, Parisen eta Los Angelesen.

 

Flandesko erakundeetako bi ordezkariak Bart de Wever jaunari saria emateko ekitaldian izan dira, Bilboko Arriaga antzokian.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Yves Wantens, Dirk Verlee